Atozuloa!
Gaur dakartzagu edozein lekuan eta edozein adineko jendearekin jolasteko balio duen ezkuz bat, atozuloa!
Erabiliko ditugun materialak hauek dira:
- Kartoia
- Belkro
- Margoak
- Kola
Hasteko, kartoia moztuko dugu irudian agertzen den bezala, gezi itxuraz.
Nahi duzuen tamainan egin dezakezue eta nahi dituzuen zirkuluak egin. Soilik gogoratu behar duzue zirkuluak ezin direla izan erabiliko duzuen pilota baino txikiagoak.Hurrengo pausua koloreztatzea da. Gomendatzen zaituztegu ura jasan dezaketen margoak erabiltzea, kanpoaldean erabiltzen dugunean zapuztu ez dezan.
Gero, belkro zati batzuk itsatsiko ditugu, irudian gorriz eta arrosaz agertzen diren lekuetan, egitura finko mantentzeko.
Azkenik, gure artozuloa muntatuko dugu, geziaren aldeetatik hasiz, eta bere puntarekin amaitzen.
Badaukazue edozein lekutara eraman dezakezuen jolasa! Saiatu pilota zuloetan sartzen, hainbat distantziatara, taldeka, atzeraka… Froga kolore eta forma desberdinekin eta partekatu zuen argazkiak sare sozialetan Goitiberari izendatuz!