Eskuz: Txontxongiloa

Saio honetan, birziklatutako eta erraz aurkitzeko materialekin txontxongilo bat egiten erakutsiko dizuegu

Materialak:

  • Komuneko paperaren biribilkia
  • Bi tapoi
  • Kartoi mehea
  • Soka
  • Haria
  • 2 makila

Jarraibideak

Hasteko, kartoi mehean marraztu eta ebakiko dugu aukeratutako animaliaren aurpegia. Kartoi mehea, biribilkia eta, behar izanez gero, tapoiak pintatuko ditugu.

Aurpegia animaliaren gorputzean itsatsiko dugu, eta zuloak egingo ditugu leku hauetan: biribilkiaren alboetan, hanka eta besoetarako, aurpegiaren atzean panpina eusteko eta tapoien erdian.

Hankak egiteko, soka tapoien zuloetik eta biribilkiaren beheko bi zuloetatik pasatuko ditugu, bi muturrak korapilatuz.

Besoak egiteko, goiko zuloetatik pasatuko dugu soka, korapilo batekin ziurtatuz, eta beste muturreanan hainbat korapilo egingo ditugu, animaliaren eskuak izan daitezen.

Amaitzeko, lau hari korapilatuko ditugu oinetan eta eskuetan, eta beste muturrak makilekin egindako gurutzean jarriko ditugu. Bosgarren hari bat jarriko dugu buruaren atzetik, eta gurutzearen erdira joango da txotxongiloari eusteko.

Gure txontxongilo amaigabeko istorioak bizitzeko prest dago! Ez ahaztu, txontxongiloa egiten frogatzea, argazki bat atera eta partekatu Goitibera Aldizkariarekin sare sozialetan!

 

Partekatu!