Eskuz: Proiektorea

Gaueko jolasak dibertigarriagoak izatea lortu itzazu proiektore honekin! Erabiliko diren materialak, gainera, birziklatuak eta erraz aurkituko dituzunak dira.

Materialak:

  • Kolorezko errotulagailu iraunkorrak
  • Komuneko paperaren biribilkia
  • Zeloa
  • Plastikozko xafla (azetatoa)
  • Artaziak

Hasteko  plastikozko xaflan edo azetatoan heldudun zirkulua marraztuko dugu eta barnean nahi dugun marrazkiarekin apainduko dugu. Bi pauso hauetarako errotulagailu iraunkorrak erabiliko ditugu.

Marrazkia bukatu dugunean zirkulua kanpotik moztu eta alde batera utziko dugu. Jarraian, komuneko paperaren biribilkiaren ertzetik zentimetro batera lerro bat markatu eta zirrikitu bat moztuko dugu.

Hurrengo pausua plastikozko forma zirrikituan sartuko dugu eta zeloarekin finkatuko dugu, mugitu ez dadin.

Azkenik, esku-argi bat biribilkian sartuko dugu, marrazkiaren atzean utziz. Pizten dugunean gure marranzkia argia bideratzen dugun aldera ikusiko dugu.

Froga egin marrazki honekin edo nahi duzunarekin, emaitza grabatu eta partekatu Goitibera Aldizkariarekin sare sozialetan!

Partekatu!