Guztion arteko totema
Materialak:
- Jogurt ontziak
- Plastilina
- Kola zuria
- Ura
- Komuneko edo egunkariko papera
- Pintura akrilikoa
Tresnak
- Errotulkia
- Pintzelak
- Ontzi bat
Eskulan honetan pertsonak bakoitzak aurpegi bat sortuko du eta haien artean ahokatuko ditugu totem bat sortzeko.
- Hasteko, jogurt ontziko ertzetik zentimetro erdira marra bat margoztuko dugu errotulkiarekin. Zonalde hau izango da hurrengo piezaren barruan sartuko dena.
- Orain gure ontzian aurpegi bat margoztuko dugu. Kontuan izan honek ez dela oso zehatza izan behar, erliebeak egiteko gida izango baita.
- Plastilina zatiak itsatsiko ditugu aurpegiari forma emateko.
- Hurrengoa totem hau erresistentea egitea da. Ontzian, ura eta kola erdizkan nahastuko ditugu, eta pintzelaren laguntzaz, nahasketa hau erabiliko dugu komuneko paper zatiak itsasteko azalera osotik. Hainbat esku eman, emaitzarekin pozik egon arte.
- Kola sikatu bezain pronto, gure pieza margoztu dezakegu.
- Azkenik, piezak bata bestearen gainean ahokatuko ditugu.
Erabili itzazue teknika eta apaingarri ezberdinak, zuen totema bakar eta paregabea izateko!