Guztion arteko totem-a
Zer egin gure denbora librean? Galdera honi erantzuteko eskulan paregabea daukagu. Materialak eskuratu, lagunekin bildu eta primeran pasa totem hau eraikitzen!
Materialak:
-
- Jogurt ontziak
- Plastilina
- Kola zuria
- Ura
- Komuneko edo egunkariko papera
- Pintura akriliko
Tresnak:
-
- Errotulkia
- Pintzelak
- Ontzi bat
Eskulan honetan pertsona bakoitzak aurpegi bat sortuko du, eta haien artean ahokatuko ditugu tótem bat sortzeko.
- Hasteko, jogurt ontziko ertzetik zentimetro erdira marra bat margotuko dugu errotulkiarekin. Zonalde hau izango da hurrengo piezaren barruan sartuko dena.
- Orain gure ontzian aurpegi bat marraztuko dugu. Kontuan izan honek ez dela oso zehatza izan behar, erliebeak egiteko gida izango baita.
- Plastilina zatiak itsatsiko ditugu aurpegiari forma emateko.
- Hurrengoa totem hau erresistentea egitea da. Ontzian, ura eta kola erdizkan nahastuko ditugu, eta pintzelaren laguntzaz, nahasketa hau erabiliko dugu komuneko paper zatiak itsasteko azalera osotik. Hainbat esku eman, emaitzarekin pozik egon arte.
- Kola lehortu bezain pronto, gure pieza margotu dezakegu.
- Azkenik, piezak bata bestearen gainean ahokatuko ditugu
Frogatu kolore eta forma desberdinekin totem-ak egiten eta partekatu zuen argazkiak sare sozialetan Goitiberari izendatuz!