Paperezko besokorik hoberena
Hemen daukazue material eskuragarriekin egin dezakezuen besoko ikusgarria egiteko argibideak.
Materiala
Papera (koloretakoa, zuek koloreztatukoa, nahi duzuena)
Zelo pixka bat
Tresnak
Artaziak
Arkatza
Erregela
Pausuak
- Hasteko papera moztuko dugu 12×3 zentimetroko zatietan. Beste tamainak froga ditzakezue, baina beti 4:1 erlazioa zaintzen.
- Orain paper zati guztiak toleztu behar ditugu. Lehenengo horizontalki erditan, eta gero bertikalki erditan.
- Pieza guztiak tolestuta ditugunean (besokoa egiteko 18 erabili beharko ditugu, painoletako orratza egiteko, 8) muntaketa egingo dugu.
- Sartu pieza bat beste baten barruan
- Barruko piezaren amaieran, tolestu izkinatik barrura angelu zuzena lortzeko
- Tolestu barrura beste piezaren gainean jartzeko.
- Errepikatu beste amaierarekin.
- Erabili zelo pixka bat tolesketa hauek ez mugitzeko.
- Sartu pieza berri bat aurreko begiaren barrutik
- Errepikatu aurreko tolesketak pieza berriaren bi amaieretan
- Sartu pieza berriaren amaierak lehenengo piezarekin egindako ‘poltsikoan’
- Egin berdina beste aldean
- Sartu pieza berri bat sortutako begian eta errepikatu prozesua papertxo guztiak erabili arte
- Besokoa ixteko, sartu azkenengo piezaren amaierak lehenengo piezaren begian
- Egin beste piezetan egindako tolesketa berdinak eta sartu amaierak poltsikoeta
- Eta badaukagu besoko original eta ikusgarri bat. Saiatu hainbat neurri eta materialekin eta partekatu zuen argazkiak sare sozialetan!