ZinemaTK: Bajo Cero

Netflix plataformaren barruan nire zerrendan aspalditik nuen filma da Bajo Cero. Javier Gutierrez eta Karra Elejalde bezalako aktoreekin eta argumentu deigarri batekin, une egokira arte itxaron nahi nuen ikusteko. Bada, une hori ostiral gauean iritsi zen, eta ez zuen huts egin baina harritu egin ninduen.

Filmak, gauez kartzela batetik bestera sei preso daramatzan furgoi baten lekualdaketaren istorioa kontatzen digu.  Badirudi dena lasaia izango dela, sei presoen aurreko bizitza eta espetxeratzearen zergatia kontatuko duen filma, alegia. Dena dela, norbaitek furgoia jo eta akzioa hasiko da.  Presoek, polizien hasierako ziurgabetasuna aprobetxatuko dute irteten saiatzeko. Denek, barruan dagoen preso baten taldea dela uste dute, taldekidea ihes egitera laguntzera etorri dena. Tentsio handiko uneak biziko dira, atrakatzailea beraiekin harremanetan jarri eta mezu bat bidaltzen dien arte; furgoitik atera eta Nano izeneko presoa ematen badiote denak libre izango dira.

Pixkanaka tentsioa areagotuko da eta presoen eta polizien arteko liskarra ikusiko da. Batzuk ihes egin nahian, besteak denak barruan mantendu nahian… Une horretan atrakatzailea furgoiarekin egingo da eta Ikuslearen tentsioa ere handituko da eta galderak hasiko dira. Nora eramango ditu eta zertarako? Zergatik Nano eta ez beste presoak? Zer egin ote du Nanok atrakatzaileak egin duena egiteko? Erantzunak harrituta utziko zaituzte eta lehen esan bezala lasaia dirudien filma guztiz kontrakoa bihurtuko da.

Idazten jarraituz gero, filmaren mamia kontatuko dizuet eta spoilerrik egiten duen horietako ez naizenez, esan dezakedan gauza bakarra hau da; filma ikusi baina saiatu azazkalik gabe ez geratzen.

Izenburu originala Bajo Cero
Jatorria Espainia
Estrenaldia 2021
Generoa Thriller
Iraupena 106 min
Hizkuntza Gaztelera
Zuzendaria Lluís Quílez
Gidoilaria Fernando Navarro, Lluís Quílez
Aktore zerrenda Javier Gutiérrez, Karra Elejalde, Luis Callejo, Patrick Criado, Andrés Gertrudix, Isak Férriz, Miquel Gelabert, Édgar Vittorino, Florín Opritescu, Ángel Solo, Àlex Monner, Sebastián Haro

 

Partekatu!