ZinemaTK: Berrogeialdirako plataformak

Berrogeialdiko egunetako batean, duela hiruzpalau egun inguru, Vox-ek, eskuin muturreko alderdi politikoak, bere Twitter kontuan herrialdeko nekazari eta abeltzainen lana goresteko txioa idatzi zuen, baina horretarako herrialdeko aktore, zuzendari eta kultura esparruan lan egiten dutenen lana gutxietsi zuen, jende guzti hori izendatzeko titiritero hitza erabilita. Paradoxikoki, egun hauetan bi sektore horien lana miretsi behar dugu, alde batetik, lehenengokoak bizirauteko beharrezkoak ditugun elikagaiak ematen dizkigulako eta bestetik, bigarren taldekoek, gure etxe barruko orduak arintzen dizkigutelako, eurek egindako edo parte hartutako pelikula edo telesailak ikusten ditugulako.

Egun hauetan, badira beste batzuetan baino gehiago erabiltzen ari diren eta era askotako eduki audiobisuala eskaintzen dizkiguten plataforma digitalak. Artikulu txiki honetan, berrogeialdirako lagungarriak izan daitezkeen zenbait plataforma aurkeztuko dira.

Movistar+ lite

Berrogeialdia hasi eta gutxira, Movistar-rek bere erabiltzaileei telefono mugikorretan 30gb gehiago izateko aukera eman eta bere Fusio planetako katalogoa handitu du inolako koste gehigarririk gabe. Horrez gain, bezero ez direnei bere edukiaz, dohainik, disfrutatzeko aukera eman die hilabetez. Eduki horren barruan hurrengo telesailak aurki daitezke, batzuk komedia arlokoak, Vergüenza (2017), Justo Antes de Cristo (2017), Mira lo que nos has hecho (2018) edo Vida Perfecta (2019), beste batzuk intriga eta misterioz beterikoak Hierro (2018), Gigantes (2018), El Embarcadero (2019) baita publiko gaztearentzat zuzenduak daudenak, SKAM (2018) eta Merlí. Sapere Aude (2019). Azkenik esan badaudela biografikoak diren telesailak ere, Arde Madrid (2018), Ava Gadner Espainian bizi izandako epea kontatzen duena eta En el Corredor de la Muerte (2019), Pablo Ibarren bizitzaren ingurukoa. 

Netflix

Netflixek aspaldi kendu zuen dohainiko hilabetea, baina berrogeialdi honetan, zenbait pelikula eta telesail interesgarri igo edo igoko ditu bere bezeroentzat. Pelikulen artean hurrengoak dira gomendagarrienak, Que Dios nos perdone (2016), El hoyo (2019), Sordo (2019), La Trinchera Infinita (2019), Hogar (2020), Chicas Perdidas (2020) drama eta thriller arloak gogoko dituztenentzat, Hasta tiene tus ojos (2016), Señor dame paciencia (2017), Es por tu bien (2017), Diecisiete (2019), edo Vivir dos veces (2020) komedia nahiago dutenentzat. Azkenengo estreinaldien artean, hurrengo telesailak dauzka plataforma honek: Élite (2018), Freud (2020), Los Asesinatos de Valhalla (2020), Una mujer hecha así misma (2020), Esta Mierda me supera (2020) eta datorren barikuan estreinatuko den La Casa De Papel (2019).

Filmin

Plataforma hau, antzinako bideoklubak bezala funtzionatzen du, pelikulak alokatu eta ikusteko epe mugatua izango du erabiltzaile denak. Pelikulak, Estreinaldi, Film Labur edo Klasikoetan banatzen ditu eta egoera berezi honetan Berrogeialdi multzoa sortu du, berrogeialdian ikus daitezkeen pelikulen sailkapena eginez. Dauzkan pelikula guztien artean, hurrengoak aipa daitezke: Muchos hijos, un mono y un castillo (2017), El increíble finde menguante (2019), O que arde (2019), La hija de un ladrón (2019), Parásitos (2019) eta Madre (2019). Badirudi zenbait telesail ere eskuragarri daudela plataforman, baina bere gehiengoa pelikuletan dauka.

 

Partekatu!