ZinemaTK: Erin Brockovich
Inoiz ez zaizkit gustatu ingurumen hondamendi, estralurtar eta mundu amaierari buruzko filmak, etorkizun urrun batean gertatzen diren arren, benetan gerta daitezkeen beldur naizelako. Gaiari buruzko edozein dokumental zientzia fikziozko edozein film baino askoz interesgarriagoa eta errealagoa dela uste dut. Hala ere, sekziorako ez dut genero honetako ezer aukeratu, gaur egun dokumental on edo konspirazioa eta beldurra bultzatzen dituen dokumental baten artean bereiztea oso zaila delako. Oraingoan, Erin Brockovich filma dakarkizuet.
Erin Brockovich Lawrencen (Kansas, AEB) jaiotako emakume bat da. 1999an, trafiko-istripu batengatik epaiketa bat galdu ondoren, bera ordezkatzen zuen abokatuen buffetarentzat hasi zen lanean. Han, artxiboak ordenatzen zebilela, atentzioa eman zion kasu bat aurkitu zuen. Espedientea eraikin baten salerosketarekin lotuta zegoen, baina txosten medikoak eta Pacific Gas and Electric Company (PG&E) enpresaren datuak ere zituen barnean.
Ingurumen inpaktua
Jakin-minak bultzatuta, Brockovich sakonago ikertzen hasi zen, eta enpresak inguruko etxebizitzak, arazo larriago bat estaltzeko erosi nahi zituela jakin zuen. Bere funtzionamenduaren barruan, enpresak, kromo hexabalentea, oso material kutsagarria erabiltzen zuen, lurpean iragazi zena eta zoruan, lurpeko uretan eta, ondorioz, enpresatik gertu bizi zen jendearengan inpaktua izan zuena. Gutxinaka gutxinaka, ikerketak dimentsio handiagoa hartu zuen, kaltetu guztiek enpresari demanda bateratua aurkeztu zioten arte.
Hondakin kudeaketa
PG&E enpresak osasunean eragina zuen ingurumen katastrofea sortu zuen, hondakinen kudeaketa txarraren ondorioz. Ez zuen bakarrik, kromo hexabalentea garbiketa prozesu baten zati bezala erabili. Horrez gain, inguruko lurretan urteak zeramatzaten familiak engainatzen saiatu zen, euren osasun arazo guztiak, minbiziak eta odoljarioak kasu, uraren kontsumoarekin zerikusirik ez zutela sinestaraziz. Lagundu nahi izan zieten mediku-kontsulten zati bat ordainduz, baina, diruz bete al daitezke sortutako arazo guztiak? Garrantzitsuagoa al da enpresa baten ospea pertsonen osasuna baino?
Filmak duela hogei urte baino gehiago gertatutako zerbait kontatzen badigu ere, gaur egun, munduko leku askotan, Erin Brockovich asko dago. Gaixotasun larrien kasuak hondakinen kudeaketa txarrarekin lotzen saiatzen diren pertsonak. Zenbat minbizi kasu gertatu dira eraikinetan amiantoa duten enpresekin zerikusia duten pertsonen artean? Zenbait material kutsagarriak direla ezaguturik, zergatik jarraitzen dira erabiltzen?