ZinemaTK: LGTBIQ+ harrotasuna ospatzen duten serie eta filmak
Harrotasunaren hilabetea dela eta, Goitibera Aldizkariak kolektibo hauei babesa eta haien istorioei balioa eman nahi die. Horregatik, sexu identitate, naiz atrakzioak aurkitzeko habian dauden pertsona ezberdinen egoerak mahai gainean jartzeko momentua da serie naiz filma ezberdinei esker.
Veneno
‘Los Javis’-ek sortutako Atresmedia sail honek Cristinaren ‘La Veneno’-ren bizitza kontatzen du, zeina Espainiako LGTBIQ+ mugimenduko figura garrantzitsuenetako eta ezagunenetako bat. Telesailak Cristinak haurtzaroan bere jaioterrian jasan zituen tratu txar eta zailtasunetatik hasi eta telebistaren ikono ahaztua bihurtzeraino erretratatzen du.
Call me by your name
Ezinbesteko ‘Call me by your name’ lanak gazte baten sexualitatearen aurkikuntza kontatzen du uda batean. Elio Perlman (Timothée Chalamet), 17 urtekoa, eta Oliver (Armie Hammer) graduondoko ikaslearen istorioa kontatzen du. 1983ko udan Italiako iparraldeko herri batean ezagutu zuten elkar, eta, azkenean, oporraldiaren amaierarekin etengo den erromantze bati ekin zioten.
Sex Education
Sex Education serieak Otis Milburnen (Asa Butterfield) bizitza kontatzen du. 16 urterekin, nerabezaroan, bere sexualitatearen aurkikuntzari aurre egin behar dio. Aldi berean, Eric Effiong (Ncuti Gawa) bere lagunik onenak gauza bera bizi du gazte homosexual baten posiziotik. Dena korapilatzen da Otis institutuko ikaskideak bere lagun Maeverekin (Emma Mackey) batera esnatze sexualean gidatzea erabakitzen duenean, ama hau imitatuz, Jean Dra (Gillian Anderson), sexologo ospetsua dena.
It ‘s a Sin
‘It ‘s a Sin’ (HBO Max) minisaila Londresen kokatzen da 1981ean, non gazte homosexual talde batek beren familia eta zirkuluei aurre egiten dien beren sexualitatea defendatzeagatik. Bost kapitulutan zehar, talde honen hazkundeari jarraitzen dio ikusleak, 80ko hamarkadan Erresuma Batuak astindu zuen Hiesaren krisiaren erdian GIBarekin bizitzen ikasi behar baitu.