ZinemaTK: Un nuevo capitalismo

Euskera >>

Artikulu hau idazten hasi baino lehen ‘gizarte-ekonomia’ hitza sartu nuen Interneteko bilatzaile famatuenean. Inoiz entzunda ez nuen terminoa zen; orain arte deigarri izan ez zaidan terminoa, bidezko merkataritzarekin erlazionaturiko zerbait, baina ez gehiago. Testuinguru horretan, ezaguna den plataforma digitalean ‘economía’ hitza sartu eta ‘Un Nuevo Capitalísmo’ izenburua duen dokumentalarekin topo egin nuen.

Zer gertatuko litzateke desberdintasun soziala geldiarazteko planetako alde pobrea baliabidez hornitzen bada? Galdera honen erantzuna dokumentalaren barruan dago. Konkretuki, egungo kapitalismoaren alternatiba izan nahi duten zenbait ekintzaileen proiektuei buruz hitz egiten du. Eta guzti honen egilea, Henry Grazinoli, errealizadore eta dokumentalista brasildarra, da. Grazolinik, pertsonok desberdintasun soziala dagoela jakin badakigula dio, baina arazoaren parte sentitzen ez garela azpimarratzen du. Ez dugu enpatiarik gu baino egoera zakarragotan bizi direnekin eta gure ikuspegi hau aldatzeko helburuarekin sistema ekonomiko berri bat posiblea dela erakusten du.

Gizarte-enpresa = finantza-errendimendua + gizarte-eragina

Aipatu bezala, dokumentala munduko herrialde ezberdinetan murgiltzen da, ekonomia sistema aldatu nahi duten proiektuak erakusteko. Indiako Aravind Eye Hospitala, Brasilgo Geekie plataforma digitala, Terra Nova enpresa eta Banco Pérola bankua eta Mexikoko Banco Compartamos bankua zergatik eta zertarako sortuak izan diren azaltzen du. Amankomunean duten ezaugarria ere zein den kontatzen du, guztiak gizarte enpresak dira. Enpresa horien eta enpresa konbentzionalen arteko ezberdintasun nagusia hurrengoa da; finantza etekina bilatzeaz gain, gizarte eragina izatea bilatzen dute. Horrela, sostengarritasun handiagoa lortuko da eta pertsonek duintasuna mantenduko dute. Guzti hau jakinda, zergatik ezagutzen ditugun enpresen gehiengoak finantza etekina lortzea dute helburu nagusi? Kontsumo jasangarriaren aldeko kanpainak egiten dituzte askok material birziklatu eta delakoak erabilita, baina ez ahal dira pertsonak eta haien ongizatea kontsumo jasangarriaren oinarria?

Pobrezia ez da soilik diru sarrera auzia

Dokumentalak hausnartzen duen beste gaietako bat pobrezia da. Amartya Sen nobel sariaren hitzak berreskuratuta, gaur egun, pobrezia jasotzen dugun diru-sarreraren arabera definitzera ohituta gaude. Baina pertsona baten garapena ez da horretan bakarrik oinarritzen, baizik eta daukan askatasun-maila handitzean. Askatasun maila hori pobreziatik ateratzeko baldintzatzaileetako bat izango da, eta hezkuntzaren bidez lortzen da. Aipatzen diren gizarte enpresa guztien helburua pertsonen askatasuna bermatzea da eta lortu ahal izateko baliabideak ematen dizkiete. Hezkuntza ezinbesteko dela jakinda, burura datorkidan galdera hurrengoa da, zergatik ez da behar beste sustatzen? Herrialde azpigaratuetako egoerak hobera egingo luke, biztanleriaren 100% hezkuntzarako sarbidea izango balu?

Muhammad Yunus ekonomistaren hausnarketa batekin amaitzen da dokumentala, denok buruan izan beharreko erreflexioa; dirua munduko erdigune bilakatu da eta denok horren inguruan lan egiten dugu, gure bizitzaren benetako helburua zein den ezagutu gabe.

Izenburu originala Um Novo Capitalismo.  
Jatorria Brasil
Estreinaldia 2017
Generoa Dokumentala
Iraupena 76 min
Hizkuntza Brasildarra 
Zuzendaria Henry Grazinoli
Gidoilariak Jordana Berg, Henry Grazinoli
Aktore zerrenda José Ignacio Avalos, Antonio Ermírio de Moraes Neto, Claudio Sassaki, Muhammad Yunus interbentzioarekin. 
Partekatu!