ZinemaTK: Martxoak 8

Orokorrean pelikula eta telesailetan emakumeek dituzten paperak zaintzarekin erlazionaturik daude, protagonistaren itzalpean, bere maitalea izaten askotan. Hala ere, zinema eta telesailen industrian gero eta gehiago dira emakumearen inguruan aritzen direnak. Badaude emakumearen perspektibatik mundua kontatzen duten pelikulak edota emakumeok egunerokotasunean izaten ditugun konfliktoak kontatzen dituzten telesailak. Guztiak helburu igualarekin: egon daitezkeen edo, hobeto esanda, dauden diferentziak eta problematika detektatzea, berdintasuna lortzeko. 

Emakumeen eguna dela eta hona hemen feministak kontsidera daitezkeen zenbait telesailen zerrenda.

Chilling Adventures of Sabrina (2018)

Sabrina Spellman, azti eta emakume baten erlaziotik jaiota, eta bere lagunak Greendale herrian bizi dira edozein gazte modura, baina dena okertzen hasiko da Sabrinak hamasei urte betetzen dituenean. 

90ko hamarkadan egindako telesailetik guztiz aldenduta, bertsio berri hau Archie Comics editorialak egindako komikietan oinarritzen da. Hiru saioetan zehar, aurreko bertsioan lantzen ez diren gaiak jorratzen dira; hots, Sabrinaren lagun minenetariko bat afroamerikarra da eta bestea pertsona trans modura aurkezten du bere burua. Horrez gain, sorgin eta aztien munduan dagoen hierarkia ikus daiteke, baita sorginen arteko sororitatea ere.  

GLOW (2017)

1985 urtea, Ruth Wilder, aktore izan nahi duen emakumea da. Ehundaka proba egin ondoren, halabeharrez borroka libre jokalaria izateko castingean parte hartzen du. 

Liz Flahive eta Carly Mensch gidoilari amerikarrak sortutako telesail honetan, Estatu Batuetan, 80ko hamarkadan, sortutako GLOW (Gorgeous Ladies of Wresting) taldeek bizitako esperientziak kontatzen dira humorea eta drama nahastuta . Gizonentzako eginiko industrian emakumeen harrera nolakoa izan zen ikus daiteke, botere lehiaketa eta emakumeek emakume izanagatik bizi beharreko zeinbait esperientzia irudikatzen ditu.  

Good Girls (2018)

Beth, Rudy eta Annie arazo pertsonal eta ekonomikoak dituzten hiru emakume dira. Arazo guzti hauei aurre egiteko elkartu eta ondo ezagutzen duten supermerkatuan lapurreta egingo dute.  

Michigan hiriko kanpoaldean oinarritutako telesail honetan, hiru etxekoandrek sufritzen dituzten arazoak azaltzen dira; hilabete amaierara heltzeko ezintasunak, seme-alaben gaixotasunak, infidelitateak, bikote banatu edo dibortziatuak… Eta horren aurrean etxekoandre horiek duten erantzuna, bere bizitzaren jabe bihurtu eta aurrera egiteko euren kapazitatea. 

Las Chicas del Cable (2017)

Madril, 20. hamarkada bost emakume elkar ezagutu eta lagun egiten  dira telefono konpainia batean lan egiten duten bitartean. 

Netflixek Espainia mailan eginiko telesail honek, nahiz eta argumentu nagusi bezala amodio istorio bat izan, emakumeak libre izateko jasan behar izan zituztenak kontatzen du. Bere bost saioetan zehar, matxismo eta tratu txarrak, askatasun sexuala eta lan arazoak azaltzen dira, guztia XX. mendean oinarrituta, baina gaur egunean ematen diren egoerak antzekoak izanda.     

 

Aurreko telesail guztiez aparte, ¿Qué co#o está pasando?(2019) dokumentala ikustea ezinbestekoa da. Zenbait influencer-en gomendioei esker eta ahotik ahorakoen ondoren, Netflixek sortutako dokumentala plataformaren ezinbestekoen artean dago. Espaina mailan, esparru ezberdinetako emakumeei; hots, kazetari, politikari edo gionista direnei, egindako elkarrizketa bidez Feminismoaren inguruko gai diferenteak jorratzen ditu irauten duen ordu eta erdian. Modu horretan, emakumearen hipersexualizazioari, prostituzioari, gestazio subrogatuari edo maitasun erromantikoari buruz hitz egiten da modu objetibo batean, iritzi ezberdinak kontuan hartuta.  

Partekatu!