Nolako ondorioak dituzte adingabeenganako sexu-abusuek?

Castellano >>

Paúl Pérez Palacios psikologoa da

Adingabeenganako sexu-abusuak beti ematen dira harreman asimetriko bat dagoanean nagusi baten eta ume baten artean edo bi adingabeen artean. Ez dira ezagutzen nagusitasunaren datu zehatzak, baina jakina da abusuak jasatzen dituzten gehienak neskak izaten direla.

Sexu-abusu bat egon den frogatzea lan oso zaila da, horien seinale bai fisiko, bai psikologikoak beste sorburu batzuengatik eratorriak izan daitezke eta; baina susmo argia dagoanean egiten den lehen gauza adingabea bere ustezko erasotzailearengandik babestea da. Hala ere, emakumea izatea, 6-7 edo 10-12 urte bitartean egotea, ezgaitasunen edo gaitzen bat izatea arrisku faktoreak dira, baita adingaberekin familia loturak ez dituen gizonezkoren batekin elkarbizitzea ere. Horrek ez du esan nahi faktore horiek absolututzat hartu daitezkenik, alde batetik, neska guztiek ez dituztelako sexu-abusuak jasan; eta, beste aldetik, aitaorde guztiak ez direlako pedofiloak.

Ondorio psikologikoak mota askotakoak izan daitezke: haserrealdiak, erregresioak, ume txiki baten jarrera hartzea, eskola errendimendu baxua, estres postraumatikoa, autoestimu baxua edo identitatearen gaitz disoziatiboa, besteak beste. Horren ondorioz, sexu-abusuak jasan dituen pertsonak pertsonalitate anitzak aurkeztu ditzake, baita ezer ere ez gogorazten dituen momentuak edo gogoratzen ez dituen leku aldaketak ere.

Ondorio modura, ideia bi argi utzi nahi nituzke. Lehena, biktima batek jasandako sexu-abusua plazaratzen ez badu hainbat arrazoiengatik izan daiteke eta, horregatik, ezin ditugu epaitu, haien mundu emozinala suntsitu delako. Horri aurre egiteko pazientzia behar da eta gogorarazi behar diogu aurrean duen pertsonak ez diola minik egingo. Bigarrena, gertakari horiek zauri sakonak uzten dituztela pertsonaren bizitzan, osatu daitezkenak, baina orban hori betirako iraungo du bere biziztzan.

Partekatu!