Ondo erabiltzen al dute nire alaba-semeek interneta?

Castellano >>

Azken urteotan guraso izatearen lan gogorrari erronka berri bat gehitu zaio, hain zuzen ere, teknologia berrien erabilpenaren kudeaketa. Gaur egun, informazio eta komunikaziorako teknologiek duten eragina, batez ere, Sare Sozialena, oso eraginkorra eta kudeatzeko zaila da. Hau, haur eta nerabeentzat bereziki konplexua da, garapen eta ahalduntze prozesuan murgilduta daudelako. Bai familiak,  bai ikastetxeak ere, baliabide eta tresna gutxi dituzte eskura testuinguru digital honen erronkei aurre egiteko. Teknologia berrien erabilpen desegokiak ez du komunikazio zuzena eta emozioen kudeaketa errazten; era berean, besteekiko harremanetan eragina duela frogatu izan da, ondorioz erlazio afektibo-sexualak gaizki ulertzera eta bizikidetza osasuntsu batetatik aldentzera eramanez.

 

Horregatik, inguru eta familia askotan hurrengo galdera hau suertatzen ari da; nola jakin dezaket nire alaba-semeak beste kide batzuk mintzen dituen edo alderantziz, berak antzeko egoeraren bat sufritzen duen?

 

Lehenik eta behin, argi izan beharko genuke hezkuntzan ez dagoela barita magikorik, baina aldi berean, arlo honetan ongizatea bermatzeko kontuan hartu behar diren faktore eta pausuak oso argi daude. Hurrengo lerroetan pista batzuk emango dizkizuegu aurretik planteatu dugun galderari erantzunak emateko helburuarekin:

 

  • Inportantea al da mugikorrarekin edota beste tresna digitalekin egiten dutena jakitea? Duda barik,, bai. Batez ere, 14 urteak bete arte, alderdi legala dela eta, bertan dagoelako muga, sare sozialetaz hitz egiten dugunean bereziki. Interesa izan beharko genuke, eta mugikorra eskatzen digutenean, edo aplikazio edo joku bat deskargatu nahi dutenean honi buruzko informazioa bilatu. Baina kontuz! Ideia ez da zelatatzea, baizik eta kontrolatzea eta gainbegiratzea. Modurik hoberena, “antena” jartzea.
  • Jokabide aldaketaren bat sumatzen duzu zure alaba-semeengan? Jokabide aldaketak antzemateko, eguneroko behaketa nahitaezkoa da. Gurasoek  zuen alaba-semeak inork baino hobeto ezagutzen dituzue, horregatik egunerokotasunean haien jokabide eta erantzunetan arreta jarri beharko zenukete aldaketa horietaz jabetzeko. Horrela izatekotan, eskatu laguntza profesional bati.
  • Ikastetxearekin komunikazio jariakor bat izan. Garrantzitsua da zuen alaba-semeengan inpaktua duten eragile desberdinak harremanetan egotea, informazioa elkarbanatu ahal izateko, askotan jokabide aldaketak ikastetxe edo beste eremuetan antzematen baitira.
  • Erabilpenaren Informazioa eskaintzen duten aplikazio digitalak erabiltzea. Jada, aplikazio desberdinak aurki ditzakegu merkatuan, interneten erabilpenaren analisia egiten dizutenak. Era honetan, zuen alaba-semeak interneten daudenean bisitatzen dituzten orrialdeak eta hauetan ematen duten denbora agertuko litzaizueke. Hala ere, Emokiren lan taldeak, lehenengo hiru irizpideak aholkatzen ditu, hezigarriagoak ikusten dituelako.
Partekatu!