Eskegitzeko apaingarria

Castellano >>

Hona hemen material gutxi behar duen Eskuz originala: kolorezko papera edo kartulina eta itxatxeko kola soilik behar izango dituzu apaingarri hau egiteko!

  1. Hasteko, paperak moztuko ditugu neurri berdineko sei lauki izateko. Lauki hauek, erditik birritan tolestuko ditugu, triangeluak eginez.
  2. Ondoren, artaziak hartu eta lau ebaki egingo ditugu tolestutako zonaldetik ertzetara, baina azken hauek moztu gabe. Nahi baduzu, ebaki gehiago egin ditzakezu, baina bikoitiak izan behar dira.
  3. Jarraitzeko, laukiak zabalduko ditugu, zentrotik hurbilen dauden bi muturrak hartu eta haien artean lekedatuko ditugu. Zentrotik hirugarren dauden muturrekin errepikatu.
  4. Hau egin eta gero, laukiari buelta eman eta beste muturrekin prozesu bera errepikatuko dugu. Sei karratuekin gauza berdina egingo dugu.
  5. Karratuak lotzeko momentua heldu da! Kolore ezberdineko bi karratu hartu eta zentrotik eta gero ertza batetik elkartuko ditugu, kola erabiliz, bihotz itxura lortzen. Bihotz bata bestearekin lotuko ditugu, hirurak elkarturik egon arte.
  6. Azkenik, lehenengo bihotzeko ezkerraldea azkenengoaren eskuinaldearekin lekadutuko ditugu, eta gero hiru puntak batera.

Badugu gure apaingarria, soka mehe baten laguntzaz eskegitzeko prest.

 

Partekatu!