Berrerabilitako botilekin egindako kutxatila
Gaur plastikozko botilak berrerabiltzeko era originala ekartzen dizuet, kutxatila bat.
Materiala:
- Plastikozko botila bi
- Kremailera zati bat
Erremintak:
- Kuter
- Silikona pistola
- Lisaburdina (aukerakoa)
- Hasteko bi botilak moztuko ditugu. Erabiliko dugu botilaren ipurdia eta nahi dugun altueran moztu dezakegu.
- Ertzak leundu nahi baditugu, lisaburdinaren kontra presioa egingo dugu, segundu batzutan, biratzen dugun bitartean.
- Orain kremailera moztu behar dugu, gure botilaren zirkunferentziaren neurria erabiliz.
- Kremailera botilara itsasteko hurrengokoa egingo dugu: silikona itsasgarria jarriko dugu kremailerako alde batean, lehenengo 5 zm-tan. Hoztu baino lehen, botilako ertzan kolokatu eeta presioa egingo dugu. Prozesua errepikatuko dugu kremailera guztia itsatsi arte.
- Aurrekoa errepikatuko dugu kremailerako beste aldea bigarren botilara itsasteko.
Badaukagu gure kutxatila! Pertsonalizatu dezakegu eta baita hainbat itxura eta tamainako botilekin egin.