Zumeltza – Saibigain

Larunbatan lehen hiruhilabeterako proposamenaren bostgarren txagoa izan dugu. Aitor, Ibon, Javi, Jose, Janire, Maitane eta ni neuk joan ginen Saibigain igotzera. Ohiko bidea, Urkiolako Santutegitik igotzen da, baina guk Dimatik igotzen den bidea aukeratu genuen.

Goizeko bederatzi eta erdietan Dimako portutik atere ginen kotxeak han utzi eta arropa nahiko jarri ondoren. Ez genuen arazorik izan gailurrera iristeko ordu eta erdiko bidea egin ostean. Lehenengo Iturrioz igo ginen, gero handik Saibigainen tontorrera zuzen igotzeko.

Primeran pasatu genuen. Gailurrean hamaiketako txiki bat hartu genuen, guda zibilean hildakoen oroimenean jarritako gurutzearen ondoren. Gero santutegira doan bidetik hasi ginen jaizten. Santutegira iritzi baino lehen, GR-12 hartu eta berriz Zumeltzara bueltatu ginen.

Eguraldi ederra izan genuen mendira joateko. Nahiz eta astean zehar eguraldi nahiko txarra izan, larunbatan ez genuen euririk izan, eta eguzkirik ez zegoenez, primeran igo ginen.

Orain hurrengo dataren zai gaude, datorren asteartean, abenduak 6an, berriz joateko gogoa bait dugu.

Partekatu!