Inoiz sobratzen ez den zerbait badago, kutxatilak dira!
Gaur, EVA gomarekin, kremailerarekin eta silikona beroko pistolarekin kutxatila nola egin erakutsiko dizuegu. Material gutxirekin ondo pasatzeko aukera!
- Gure kremaileraren zabalerako eva goma moztuko dugu, nahi dugun luzeran.
- Kremailera silikona beroarekin bi ildaskei itsasten diegu, eta hodi bat osatzen dugu.
- Hodiari buelta ematen diogu, kremailera barrurantz gera dadin. Bota pare bat gomazko tira ildasketan, kremailera hondatu ez dadin.
- Zanpatu hodia kremailera zentratuta dagoela, eta itxi hodiaren bi sarrerak.
- Kremailera ireki, gorantz itxi dugun sarreretako bat jarri eta argazkian bezala zanpatu.
- Itsatsi bi izkinak erdian, gutun-azal baten antzera. Beste aldean errepikatuko dugu
- Kontu handiz, kutxatila kanpotik barrura itzuliko gara.
Gustura apainduko dugu eta hor daukagu gure zorro pertsonalizatua!