ZinemaTK: Así nos ven

Castellano >>

Ekainaren lehenengo egunetan ingurune eta ozeanoen nazioarteko egunak izanda, gaurko post-a gaiari buruzkoa izan beharko litzateke, natura eta gure berenganako eragina kontatzen duen edozein pelikula, telesail edo dokumentalari buruzkoa. Dena dela, azken orduan gaiaz aldatzea erabaki dut, Estatu Batuetan egun hauetan gertatukoagatik.

Baten bat oraindik zertan nabilen ez badaki, Google-en George Floyd izena sakatzea besterik ez dauka. Maiatzak 25an, Minneapolis hirian, 46 urteko afroamerikarra hil zen, polizia batek 8 minutu eta 46 segundoz belaunarekin lepoan indarra egin ondoren. Gertaera honek, ehundaka protesta sustatu ditu Estatu Batuetan baina baita mundu osoan zehar ere. Eta begi bistan utzi du, gaur egun, arrazakeria arazoa izaten jarraitzen duela.

Ikusteke ditudan pelikula eta telesailen zerrendan, Así nos ven egon da denbora luzez. Gogorra eta mingarria izango zelakoan, zerrendan mantendu dut orain arte. Arazoa dena ez da albo batera utzi behar, aurre egin behar zaio, inolako beldurrik gabe. Hortaz, egoera hobeto ulertzeko eta arrazakeriari uko egiteko telesaila ikustea erabaki dut.

Así nos ven, 1989ko apirilaren 19ko gauan hasten da, New York hirian. Lau kapitulutan zehar Central Park korrikalariaren kasua kontatzen du, bortxakeria komititzeaz salatuak izan ziren bost gazte afroamerikar eta hispanoamerikarren eta bere familien historia. Hasieratik inpotentzia handia sentitzen dela esan behar dizuet. Izan ere, gazte hauek egindako delitu bakarra parkean bortxaketa ordu berean egotea da. Gau horretako lekukoek parkeko gune ezberdin batean kokatzen dituzte, ADN frogak ez datoz bat emakumean aurkitutako isuriekin eta garrantzitsuena, gazteak ez dira elkar ezagutzen, denak parkean egondako 30 pertsonen taldeko parte dira. Hala ere, poliziak, etxera joaten uzteko baldintzarekin, delitua bete dutela deklaratzea eskatzen die, besteen izenak ematen diete eta kasuan klabe den informazioa. Gaur egun Estatu Batuetako presidente denak, Donald Trumpek, gazteen heriotza pena eskatzen du, kaleen segurtasuna kolokan jartzen duen bitartean.

Kapituluek aurrera egin ahala, gazte hauen bizitza nolakoa den deskubritzen da. Gazteetan egindako zerbaitek bere etorkizuna guztiz aldatzen duela ikus daiteke, ikasketak amaitu edota lana aurkitzeko arazoak, kaletik mespretxuak jasatea… Telesailean azaltzen den guzti honekin zenbait galdera datozkit burura. Errudunak ez direla jakinda, zergatik egiten du poliziak egiten duena? Bidezkoa da azal koloreagatik pertsona bat zigortzea epaituta izan baino lehen?

Are gehiago, zergatik harritzen gaituzte Estatu Batuetan gertakariak eta ez Europa mailakoak? Arrazakeria erailketak kondenatzen ditugu baina pertsona errefuxiatuak edo gure hiriburuetan bizi diren atzerritarrak gaitzesten ditugu?

Argi dago, arrazakeriaren aurka asko egiteke dagoela oraindik.  1989 urtetik edo lehenenagotik gertatu diren injustiziak oraindik diraute eta ez da nahikoa arrazista ez izatea, arrazismoaren kontra anti-arrazismoa beti.

 

Izenburu originala When they see us
Jatorria Estatu Batuak
Estrenaldia 2019
Generoa Drama, mini-telesaila,
Iraupena ±70 minutuko kapituluak
Hizkuntza Ingelesa
Zuzendaria Ava DuVernay
Gidoilariak Ava DuVernay, Attica Locke, Robin Swicord, Michael Starrbury, Julian Breece
Aktore zerrenda Jharrel Jerome, Aunjanue Ellis, Asante Blackk, Caleel Harris, Ethan Herisse, Marquis Rodriguez, Chris Chalk, Jovan Adepo, Justin Cunningham, Freddy Miyares, Niecy Nash, Michael Kenneth Williams, John Leguizamo, Dascha Polanco, Vera Farmiga, Felicity Huffman, Blair Underwood, Joshua Jackson, Storm Reid, Chris Jackson, Omar Dorsey, Adepero Oduye, Famke Janssen, Aurora Perrineau, William Sadler, Kylie Bunbury, Marsha Stephanie Blake, Reginald L. Barnes, Bryan Terrell Clark, Jim Cleary, Andrew Stewart-Jones, Suzzanne Douglas, Jayce Bartok, Blake DeLong, Kate Easton, Lynn Marocola, Frank Pando, Ariel Shafir, Matthias Sebastiun Garry, Joseph Adams, Mark Borkowski, Alex Breaux, J. Bernard Calloway, David Chen, Vincent De Paul, Michael Devine, Christy Escobar.

Partekatu!