ZinemaTK: La boda de Rosa

Castellano >>

Iciar Bollainek film dramatiko onenaren saria irabazi du 2022ko Feroz sarietan, Maixabel, bere azkeneko filmarekin. Ibilbide luzeko zuzendaria da eta bere arrakasten artean Te doy mis ojos (2003), También la lluvia (2010) edo El Olivo (2016) daude. Bere filma bada La boda de Rosa ere, zaintzaileez, mendekotasunaz, amez eta familiaz hitz egiten duena. Beharbada, Rigoberta Bandiniren ‘Ay Mama’ abestiak barrutik mugitu nau eta gaur film handi honi buruz hitz egin nahi dizuet. Neurri batean, omenaldi pixka bat egiten dielako, abestiak dioen bezala, beldurrez baina sendotasunez gorputza gure burura ondo lotu duten ama guztiei, beti guztientzat egoteagatik beraien buruaz zaintzeaz ahaztu dutenei.

Emakumeen zaintzaile papera

Rosa 45 urteko jostuna da, hiru anai arrebetatik zaharrena, bere ama hil egin zenetik familia zaindari bihurturikoa. Gainontzekoak laguntzeko prest dago beti, trukean ezer jaso gabe, eta, batzuetan, berea egiteari uzten dio gainerakoak laguntzeagatik. Baina bere buruaz arduratzeari utzi diola kontziente izaten hasten da eta ingurukoei bakoitza bere gauzez kezkatzeko eta aitaren zaintzan laguntzeko eskatzen die. Jasotzen duen erantzuna ez da espero duena, eta orduan, dena uztea erabakitzen du. Umetako herrira bueltatzen da, amaren denda izandakoa zabaltzeko asmoarekin.

Burua maitatu besteak maitatzeko

Erretiroan dagoela, ezkontzea erabakitzen du. Baina, ez da ezkontza tradizionala izango, bere buruarekin ezkonduko da, bere burua maite eta errespetatzearen sinbolo gisa. Familiak ustekabean jaso egiten du berria eta azkar baino azkarrago prestatzen da Rosarengana joateko eta ezkontzaren inguruan gehiago ezagutzeko. Kanpoan dagoenez, gainerako familia kideak, berak egiten duen guztiaz ohartzen hasiko dira. Ez dira oso ados egongo bere joanarekin, bat batean desagertu eta bakoitza bere gauzez arduratu beharko direlako.

Gaur egun, Rosa asko daude gure gizartean, gainontzekoengatik sakrifikatu egin ohi direnak eta gehienbat emakumeak. Betidanik, zaintzailearen figura emakumearena izan da, lehenengo haurrak eta gero etxeko nagusiak zaintzen ditu askotan. Etxean bertan izan dut adibidea orain dela gutxi arte, zergatik ez dira zaintza lanak familiako kide guztien artean? Zaintzaileak eztanda egin arte, ez gara kontziente honen egoerarekin? Zergatik ez dago emakume bezain beste gizon zaintzaile? Ama eta emakumea izateagatik, betekizuna al da inguruko guztien zaintza bereganatzea?

Izenburu originala La boda de Rosa
Jatorria Espainia
Estrenaldia 2020
Generoa Komedia dramatikoa
Iraupena 100 min
Hizkuntza Gaztelania
Zuzendaria Iciar Bollaín
Gidoilaria Iciar Bollaín, Alicia Luna
Aktore zerrenda

Candela Peña, Sergi López, Nathalie Poza, Paula Usero, Ramón Barea, Xavo Giménez, María Maroto, Eric Francés, Lucía Poveda, María José Hipólito.

 

 

Partekatu!