ZinemaTK: Ministerio del Tiempo

Castellano >>

Gaur, maitzak 25, Harrotasun Frikiaren eguna da eta zinema eta telesailen frikia izanda ezin dut egun hau aintzat hartu gabe pasa eta telebista panoraman existitzen den telesail onenari buruz hitzik ez egitea. Telesail honek historiako gertakizun ezberdinak kontatzen ditu, modu ez oso konbentzionalean, eskolan azaltzen ziguten modutik guztiz aldenduta. Telesail honek ere, bere emisio egunean, Twitter Velazquez, Lope de Vega, Lorca… bezalako izenekin betetzen du. Baina telesaila nolakoa den ulertzeko hasierara joko dut.

Imajina, Espainian, errege katolikoen garaitik, historia babestea eta bermatzea helburu duen ministerio sekretua existitzen dela. Bertan, garai ezberdinetatik erreklutaturiko pertsonek lan egiten dute eta ministerioan dauden ateen bitartez, aroz aro bidaiatzen dute herrialdea gaur egun ezagutzen dugun moduan mantentzeko. Ideia sinple honekin, Olivares anaiek ezusteko arrakasta lortu zuten, urteetan zehar lan egin ondoren, 2015ean, telesailaren lehenengoko kapitulua estreinatu zenean. Zoritxarrez, bietariko bat, Pablo, ez zen bere lana ikustera heldu,estreinaldia baino hilabete batzuk lehenago ELA gaixotasunaren ondorioz hil zelako. Hala ere, bere anaiak, Javierrek, aurrera eraman zuen bien arteko proiektua eta 2020 urtean telesailaren laugarren sasoia estreinatu berri da, hiru urteko etenaldiaren ondoren.

Sasoi ezberdinetan zehar, Alonso (Nacho Fresneda), XVI. mendeko soldadua, Amelia (Aura Garrido), 1881 urtean unibertsitateko ikasle bihurtu zen lehenengo emakumetarikoa, Julián (Rodolfo Sancho), 2015 urtean SAMUR-en lan egiten duen gizona, Pacino (Hugo Silva), polizia 80ko hamarkadan eta Lola Mendieta (Natalia Millán/Macarena García), ministerioaren historian bitan erreklutatua izandakoa, ezagutu ditugu, baita ministerioko beste langile asko ere. Guztiak, pixkana pantailaren beste aldean gaudenok liluratu gaituzte bizi izan dituzten abentura guztiekin. Fikzioa eta errealitatea nahastuta, historiako une inportanteak eta hain ezagunak ez direnak kontatu dizkigute, betiere gaur eguneko momentuei keinu egiten. Telesaila jarraitzen duzuenontzat eta oraindik ikusten hasi ez duzuenontzat hona hemen keinu horietako batzuen zerrenda:

1. Julian, Curro Jimenez eta Aragoiko errege.

Telesailaren lehenengo kapituloko eszenetako batean Julianek Curro Jiménez izena duela dio. Benetan, Rodolfo Sanchoren aita izan zen urteetan zehar pertsonaia hori beste telesail famatu batean antzeztu zuena. Horrez gain, sasoi bereko laugarren kapituluan, Isabel Katolikoa (Michelle Jenner) ikustera doaz eta erreginak bere senarra Fernanoren antzala daukala esaten dio Juliani. Izan ere, aktore bera izan zen Isabel telesailean erregearen papera egin zuena.

2. Telebista telebistaren barruan.

Hirugarren sasoiko azken kapituloan, bere existentzia agerian geratu eta gero ministerioari buruzko telesaila egiten da 80ko hamarkadan. Telesail asmatu horretan aktore protagonistak, Fernando Guillén, Genma Cuervo eta Jaime Blanch dira, fikzioan Benetan, lehen bi aktoreak telesailean lan egiten duen Cayetana Guillén Cuervoren gurasoak dira eta Blanchek sasoi guztietan Salvador Martí, ministerioaren zuzendaria denaren papera egin du.

3. Jordi Hurtado hilezkorra da.

Jordi Hurtado ez da zahartzen, antza, gaur egungo broma askoren arabera. Bitxikeria horreri azalpena emateko, telesailean Hurtado ministerioko agentea dela esaten da.

4. Velázquez

Diego Velázquez (Julián Villagrán) margolaria ministerioko erretratugilea da eta telesaileko pertsonairik xelebreena. Goya, Dalí eta Picasso margolariak ezagutzeko eskaria egiten du behin eta berriz eta bere obra guztiak onenak direla dio. Laugarren saioan, Velaske, yo soi guapa? (Las Meninas Trap Mix) abesten agertuko da El Padro museoan izen bereko margolanaren aurrean.

5. Pacino, Los Hombres de Paco-ko polizia guapoa.

Laugarren sasoiko lehenengo kapituluan, antza duten pertsonen inguruan hitz egiten dute, Trump eta Boris Jonhson, Benjamin Franklin eta Chiquito de la Calzada… Une horretan, Pacinok Los Hombres de Paco telesaileko aktorearekin nahasten dutela dio. Urte askotan zehar, Hugo Silvak, Lucas polizia antzeztu zuen telesail horretan.

 

 

 

 

 

Partekatu!