ZinemaTK: Ane

Castellano >>

Donostiako zinemaldian estreinatu zenetik, Ane filma ikusteko gogoa nuen, lehenik eta behin David Perez Sañudo zuzendari bilbotarraren lehen filma luzea delako eta bigarrenik, Patricia López Arnaiz ateratzen delako, azken aldian bere lanekin nabarmentzen ari den aktore gasteiztarra.

Filmak 2009. urtera eramaten gaitu eta familia drama bat planteatzen du, guzti hau Abiadura Handiko Trenaren (AHT) obra lanen testuinguruarekin. Ane hamazazpi urteko neska, hamazortzi urte bete baino egun batzuk lehenago desagertu egiten da. Hasiera batean, amak ez dio garrantzi askorik ematen, behin baino gehiagotan etxetik ospa egin duelako, eztabaida baten ondoren, bai aitaren edo amamaren etxera joan delako. Dena dela, senarra izandakoari eta berari institututik dei egiten dietenean arazoa larriagoa dela ohartzen da. Une horretan konturatzen da ez duela Ane nahiko lukeen beste ezagutzen eta alaba zer arazoetan sartuta dagoen ikertzen hasten da.

Filmak izen propioa dauka, emakume izena, baina ez da benetako protagonistaren izena. Filmaren benetako protagonista Lide da, Aneren ama. Alabaren jarreraren zergatia ulertzeko, bere buruaren aurka borrokatu behar duen emakumea, bien arteko harremana orain den horretan nola bihurtu den ulertzen saiatzen dena. Lidek argi ikusten du gezur eta mesfidantzaz beteriko erlazio horrek amaiera onik ez duela eta bere eskuetan dagoen guztia egiten du ez gertatzeko.

Goiko paragrafoetan familia askotako ohiko egoera izan daitekeena azaltzen da. Etxe askotan, nerabezarora heltzerakoan, gazte eta gurasoen arteko erlazioa hoztu egiten da ezezagun bihurtu arte. Gurasoen jarrerak autoritariotzat hartzen dira sarritan eta gertu edo lagun sentitu beharrean, etsaitzat hartzen dituzte gazteek. Baina nola egin daiteke egoera horretara ez heltzeko? Zer aldatu beharko lukete guraso eta nerabeek harremana hobetzeko? Ekidin daitekeen zerbait da edo guraso eta seme-alaba guztiek noizbait gertatuko zaien egoera dela onartu beharko lukete?

Izenburu originala

Ane

Jatorria Espainia
Estrenaldia 2020
Generoa Drama
Iraupena 100 min
Hizkuntza Euskera/Gaztelania
Zuzendaria David P. Sañudo
Gidoilaria David P. Sañudo, Marina Parés
Aktore zerrenda Patricia López Arnaiz, Mikel Losada, Jone Laspiur, Aia Kruse, Luis Callejo, Nagore Aranburu, Gorka Aguinagalde, Fernando Albizu, David Blanka, Iñaki Ardanaz, Miren Gaztañaga, Lander Otaola, Karmele Larrinaga, Ane Pikaza, Amaia Lizarralde, Eric Probanza, Gaizka Ugarte, Lorea Ibarra, Karlos Aurrekoetxea

 

Partekatu!