ZinemaTK: La Ola

Castellano >>

Irailaren hamabosta demokraziaren nazioarteko eguna da. Gaur egun, munduko herrialde asko demokrazian bizi dira eta ezinezkoa egiten zaie sistema politiko ezberdin bat irudikatzea. Hala ere, sarritan, zenbait alderdi politikoen jarrerek zalantzan jartzen dute bere egonkortasuna eta autoritarismo edo diktadura baten itzala somatu daiteke askotan. Batzuentzat egoera horretara heltzea ezinezkoa da, jasandako gerren ostean, gizarte moduan egindako lan guztia deuseztaturik geratuko litzatekeelako.

1967an, Gerra Hotzean, Ron Jones, Historiako irakasleak, Palo Altoko (Kalifornia) institutu batean ikasleekin esperimentu berri bat jarri zuen martxan, gizarte libre eta irekiak ideologia autoritario eta diktatorialen erakargarritasunarekiko immuneak ez direla erakusteko. Esperimentu horretan oinarriturik 1981ean Todd Strasserrek “The Wave” izeneko liburu bat idatzi zuen eta urte batzuk geroago, 2008an liburu horren zinemarako egokitzapena.

Pelikulan, Rainer Wenger irakasleak, Jonesek egin zuen bezala, esperimentu bat egiten du ikastetxeko proiektuen astean. Erregimen totalitario baten funtzionamendua azaldu nahi die ikasleei. Jolas bat balitz bezala, ikasle talde osoak eta berak lelo eta agur bat sortu eta funtzionamendu-arau batzuk adosten dituzte. Denborak aurrera egin ahala, ikasle taldean, jarrera ezberdinak sortzen hasten dira eta kaltegarria ez zirudien diziplinan eta komunitate-sentimenduan oinarritutako froga arriskutsua bilakatzen da.

Aurreko lerroetan kontatzen dena ikusita, gure inguruan horrelako jarrerak daudenean nola jokatu beharko genuke? 60ko hamarkadan gertatu bada, gaur egun gertatu daitekeen zerbait da? Mundu gerrak eta gerra zibilak pairatu eta gero zergatik eman daitezke oraindik ere jarrera guzti horiek?

Pelikula ikusi eta debatea sortu nahi izanez gero, pelikula Netflix plataforman dago eskuragarri.

 

 

Izenburu originala

Die Welle

Jatorria Alemania
Estrenaldia 2008
Generoa Drama
Iraupena 110 min
Hizkuntza Alemaniera
Zuzendaria Dennis Gansel
Gidoilariak Dennis Gansel, Peter Thorwarth
Aktore zerrenda Jürgen Vogel, Frederick Lau, Jennifer Ulrich, Max Riemelt, Christiane Paul, Elyas M’Barek, Jacob Matschenz, Cristina Do Rego, Maximilian Mauff, Maximilian Vollmar, Ferdinand Schmidt-Modrow, Tim Oliver Schultz, Amelie Kiefer, Fabian Preger, Odine Johne

 

Partekatu!