ZinemaTK:Vivir es fácil con los ojos cerrados

Castellano >>

Uda hau desberdina izango zela bagenekien, azken orduko planak, lagunekin asteburu pasak, txikitan maitatu eta nerabezaroan, zenbaitetan, gorroto izan dugun udapasa herrira bueltatu, natura protagonista daukaten oporrak egin… Plan guzti hauek ezaugarri hamankomuna daukate, sinpletasuna, eta agian pandemiak ekarri duen ondorio positibo bakarra hau da, sinpletasuna maitatzen ikastea. Urte guztian zehar, monotoniaz beteriko lan egunei amaiera emateko irrikitan gaude, abuztuko lau aste amaigabetan milaka plan eta bidaia egiteko intentzioarekin. Baina, benetan lasaitasuna aurkitzen dugu, museo, bisita gidatuko txango edo delako planekin?

Sinpletasuna eta laguntasuna oinarri daukan pelikula dakarzuet gaur, uda amaigabe horietariko batean gertatzen dena, 1966 hain zuzen ere. Javier Cámara, Antonio izeneko ingeleseko irakaslearen paperean sartzen da.The Beetles musika taldearen jarraitzailea da eta ikasleei beraien abestiak jartzen dizkie ingelesa ikasteko tresna gisa. John Lennon Espainiara, Almeriara hain zuzen ere, film bat grabatzera etortzen denean, autoz bidaia bat egitea erabakitzen du bera ezagutzeko.  Bidean, Belen eta Juanjo ezagutuko ditu, arrazoi ezberdinengatik bizitza berri bati ekin nahi dioten bi gazte. Pelikulan zehar, hiruren arteko harremana indartuz joango da, eta adiskidetasun bitxi bat sortuko dute. Adiskidetasun horretan inor ez da hartzen dituen erabakiengatik epaitzen, eta denak  laguntzeko prest daude beti.

Antonio, Belén eta Juanjo beraien uda bereziena bizi egiten dute, ez ahal dugu guk gurea bizi? Ni, lerro hauek itsaso Atlantikora begira idatzi nituen,  kaian eserita, eguzkia izkutatzen eta arraunlari talde bat eguneko azken entrenamendua egin zuen bitartean. Zuek, nola pasa duzue uda?

Izenburu originala Vivir es fácil con los ojos cerrados
Jatorria Espainia
Estrenaldia 2013
Generoa Komedia dramatikoa
Iraupena 108 min
Hizkuntza Gaztelania
Zuzendaria David Trueba
Gidoilaria David Trueba
Aktore zerrenda Javier Cámara, Natalia de Molina, Francesc Colomer, Jorge Sanz, Ariadna Gil,Ramón Foncheré, Rogelio Fernández.

 

Partekatu!