Goitibera Aldizkariak bere lehenengo Goitiforoa presentziala aurkeztu du

  • Ekitaldia Bilborock-en izan zen eta Euskadiko GGKEen Koordinakundea, EDE Fundazioa, Cáritas Bizkaia, UNICEF Comité País Vasco eta CEAR-Euskadi izan ziren bertan hizlari moduan
  • Lehenengo ‘Goitiforoa’ presentziala izan da eta Hirugarren Sektorearen komunikazioa jorratu zuen

Bilborock-ek Goitibera Aldizkariaren lehenengo ‘Goitiforoa’ presentziala jaso zuen urriaren 24an. Ekitaldiak, ‘Hirugarren Sektorearen komunikazioa: lan ikusezinari ahotsa eman’ izenpean, Euskadiko GGKEen Koordinakundea, EDE Fundazioa, Cáritas Bizkaia, UNICEF Comité País Vasco eta CEAR-Euskadi izan zituen bertan hizlari moduan.

Goitibera Aldizkariaren zuzendariak, Gonzalo Lozak, aurkezturik, ekimenak hamar minutuko informazio-mikropildoren formatua izan zuen. Hala, erakunde bakoitzeko komunikazio arduradunek gaia jorratu zuten ikuspuntu ezberdinetatik: Hirugarren Sektorearen komunikazioaren helburuak, estrategiak, partaidetza, parte-hartzera deialdia eta hedabideetan presentzia.

Eszenatokira igotzen lehena Jon González de Reparaz izan zen, Euskadiko GGKEen Koordinakundearen komunikazio arduraduna. González de Reparaz Hirugarren Sektorearen komunikazioaren helburuak jorratu zituen, gure lana gizartea eraldatzea dela defendatuz. “Gure erakundeen ohiko ekintzetan kontuan izan behar dugu beti komunikazioa”, azpimarratu zuen.

Ondoren, Manolo Vilabrilleren txanda izan zen, EDE Fundazioaren komunikazio arduraduna. Konkretuki, komunikazio honen estrategiak jorratu zituen, eta “zuzentzen garen publikoa” izan behar dugula kontuan defendatu: “Pertsonei zuzentzen gara, beraz, egiten dugun guztiak izan behar ditu oinarri”.

Cristina Gonzalo, Cáritas Bizkaiatik, hartu zuen mikroa hurrengoan. Erakundeen eragina eta jendearen partaidetzari buruz aritu zen. “Garrantzitsua da politikarien agendan giza eskubideen urratzeen errealitatea sartzea, askotan ez baitira lehentasunezkoak”, azpimarratu zuen Gonzalok. UNICEF Comité País Vascotik, Elsa Fuentek ekintzara deialdiari buruz aritu zen, eta gizartean bilatzen den errukia UNICEF-en bi kanpainen bidez aurkeztu zuen: “Ahotsa eman behar diegu ahotsa ez dutenei, haurren kasuan bezala”.

Amaitzeko, Naiara Gutiérrez-ek, CEAR-Euskaditik, erakundeentzat bozergailu de¡iren hedabideak joratu zituen. CEAR-Euskadik azaldu zuen arabera, garrantzitsua da kazetarien artean presente egotea, gure gaiak agendan sartzea eta haiek gu deitzea gure erakundeak adituak diren gaientzat.

Eremua segurtasun neurriak bermatu zituen une oro, Bilborrock-eko langileek kontrolaturik. Asistentzian azken orduko beherakada gora behera, Nafarroako eta beste herrietako konfinamenduak zirela eta, bai gerturatu zirenek bai hizlariek ekitaldia positiboki baloratu zuten. Aldizkaria bost mikroponentziak eskuragai izango ditu astean zehar, baita bakoitzak erabili zituen baliabideak.

Partekatu!