Bizitza jasangarriak, udan ere bai!

TipiTapa Bagoaz: Hacia Vidas SOStenibles’ kanpainak eta Mugarik Gabe GGKE-ak doako ikastaro bat antolatu dute UPV/EHU-n, ingurugiro krisialdia aztertu eta gizarte aldaketarako alternatibak plazaratzeko.

Petrolioaren amaiera, klima aldaketa, prekarietatea, eskuin muturren gorakada, indarkeria matxistak, Giza Eskubideen etengabeko urraketak… Honek guztiak sistemaren krisia eragin du, gizarte eta ekonomia ereduarena.

Oraindik joera hau gelditzeko eta bizitza erdigunean jartzeko garaiz gaude. ‘Kontsumitu eta isildu’ pentsamendu bakarrari eta hazkunde mugagabeari aurre egiteko era asko daude. Alternatibak ezagutzera emateko uda ikastaro bat antolatu dute ‘TipiTapa Bagoaz: Hacia Vidas SOStenibles’ eta Mugarik Gabe GGKE-ak. UPV/EHU-n izango da, Uztailaren 22, 23 eta 24-ean, goizez, Donostiako Miramar jauregian.

Ikastaroa lau tailerretan egituratuko da, honako lau alorretan sakontzeko: energia, elikadura, zaintzak eta ekonomia. Helburua lantaldean hausnartzea da, ikusentzunezkoez baliatuz, giro bizi eta entretenigarri batean.

Iraupena 30 ordukoa izango da eta publiko zabal bati zuzendua dago. Irakasleak ekologismoan, feminismoan eta desazkundean adituak edota militanteak diren pertsonak izango dira, dagoeneko ‘Tipi Tapa Bagoaz, Hacia Vidas SOStenibles’ kanpainan parte hartu dutenak.

Informazio gehiago eta izena emateko fitxa hemen duzu: https://www.uik.eus/eu/estamos-tiempo-como-caminar-hacia-las-vidas-sostenibles