“30 Emakume Ahaztezin” erakusketa Bergaran dago ikusgai, emakumeek gure historiari egindako ekarpena nabarmentzeko

Castellano >>

  • Bergarako Laboratorium Museoan aurkeztu da
  • Elena Ciordiaren akuareletan Euskal emakume aipagarriak agertzen  dira

Bilboko Euskal Museoan egon ondoren, “30 emakume ahaztezin-30 mujeres inolvidables” erakusketa gaurtik aurrera ikusgai egongo da  Bergarako Laboratorium Museoan. Erakusketa Emakunde-Emakumearen  Euskal Erakundeak antolatu du, eta hogeita hamar akuarela biltzen ditu.  Horietan, Elena Ciordia artistak gure herriaren historiako emakumeak  erretratatzen ditu, hainbat diziplinatan nabarmendu direnak: literatura,  bertsolaritza, pintura, argazkigintza, kirola, musika, fisika, politika, etab. Akuarela  horiek beste ikus-entzunezko material eta elementu batzuekin osatzen dira,  emakume horien bizitzari buruzko informazioa zabalagoa eskainiz. 

Laboratorium museoan aurkeztu da eta bertan izan dira Izaskun  Landaida, Emakundeko zuzendaria; Gorka Artola, Bergarako alkatea; Ainhoa  Lete, berdintasun zinegotzia; eta Rosa Errazkin, Museoko arduraduna. 

Emakundeko zuzendari Izaskun Landaidaren hitzetan, “luzaroan izan duten  errekonozimendu faltak ikusezin bihurtu ditu kasu askotan emakumeak, mundua  ezagutzen dugun bezala eraikitzen ekarpen handia egin duten arren. Erakusketa  honek guztiak omendu nahi ditu, hainbat diziplinatan nabarmendu zirenak, baina,  aldi berean, hain aitortuak ez diren beste lan batzuetan bizitzari eustea ahalbidetu  dutenak ere omendu nahi ditu”. Horrela, historiako beste emakume asko  izendatuak eta omenduak izatea merezi dutela jakinik, erakusketak espazio bat  ere bihurtu nahi du, herritarrek euren ekarpena egin dezaten beste emakume  batzuen oroimena berreskuratuz. Helburu horrekin, erakusketak panel bat du  zeinean bisitariek emakumeen izen gehiago proposatu ahalko dituzten: edozein  eremutan nabarmentzen diren emakumeak, beren herrietako erreferenteak diren  emakumeak, baita haien familietakoak ere, eta beren historia kontatzen dutenak.  Ekarpen hori erakusketa-panelaren bidez edo #mujeresinolvidables  #emakumeahazezinak traola erabiliz egin ahal izango da sare sozialetan. 

Emakundek argitaratutako “30 emakume ahaztezin-30 mujeres inolvidables”  liburuan ere jasota daude erakusketako emakumeak.

Partekatu!