Astialdi Sareak udalekuak bertan behera uzteko gomendioaren aurrean errakzionatzen du

  • Erakuneak bere web orrian argitaratu duen adierazpen batean jaso ditu bost puntuak

Asteazken honetan, Astialdi Sareak adierazpen ofizial bat argitaratu du bere web orrian, non udalekuak bertan behera uzteko gomendioari erantzuten dion. Bost puntuen zehar, sareak erakunde eta bolondresei eskerrak ematen die eta haien lana balioztatzen du, Eusko Jaurlaritzaren erabakia eta hau nola trasmititu den sortzen dien ezinegona adierazten duten bitartean. Hona hemen testu osoa:

1. Gure erakundeetako talde eta eragile hezitzaileek azken hilabeteotan egindako heziketa, kudeaketa eta sentsibilizazio lana jendaurrean aitortu nahi dugu. Proiektu arrakastatsuak garatu dira eta gizarte eta hezkuntza arloko ekarpen baliotsuak egin dira. Parte-hartzaileei higiene eta osasun arloko arau eta ohitura berrien berri eman zaie honako hauei esker: osasun protokoloak zehatz-mehatz betetzea, irizpide eta prozesuen jarraipen zorrotza egitea, horiek sortzen izandako partaidetza, administrazio publikoekin egindako lankidetza eta komunikazioa, lan horietan barneratutako eragileei emandako prestakuntza eta taldeen gaitasun eta erantzukizuna. Hirugarren Sektore Sozialaren baitan dagoen Euskal Herriko
astialdi hezitzailea, beste behin ere, zailtasun handiko gorabehera hauetan, erabilgarriak,
adierazgarriak eta fidagarriak diren gizarte-heziketako proiektuen bultzatzaile bihurtu da.

2. Gazte hezitzaileen konpromisoa eskertu nahi dugu (boluntarioena zein kontratatutakoena). Izan ere, ilusioa, elkartasuna, iraunkortasuna, ausardia, ahalegina, gaitasuna eta bizkortasuna oinarri hartuta, haurren eta nerabeen eskubideak garatzeko astialdi hezitzaileko ehunka ekimen sortu baitituzte gure
herri eta auzoetan.

Gazte hezitzaileek, balioa, konpromisoa eta erantzukizuna kontutan hartuta, oraindik ere eskuzabalik eskaintzen dute beren denbora eta energia, betiere, ASTIALDI SAREAk euskal gizarteari maiatzean aurkeztu zion UME ETA NERABEENTZAT AISIALDI HEZITZAILEKO JARDUERAK DITUEN 2020KO UDA BATEN ALDE adierazpenean jasotako ideiak aintzat hartzen dituen proposamenetan.

3. Gure kezka adierazi nahi dugu Euskal Herriko osasun-egoerak egun bizi duen ahuleziari erantzuteko garaian hartu dituzten lehen neurrien artean astialdi hezitzaileko jarduerak ixtea dagoelako. Harritu egiten gaitu sektore honen jarduerak amaitzea presazkotzat edo arriskutsutzat jo izana oraindik ere irekita jarraitzen duten beste jarduera-sektore batzuekin alderatuz. Kezkagarria iruditzen zaigu Euskal Herriko astialdi hezitzailea Covid-19ak eragindako agerraldi berriak hedatu izanaren erantzule bihurtu ahal izatea. Ez zaigu egokia iruditzen itxiera gomendatzeko erabili den argudio nagusietako bat proiektuetako pertsona hezitzaileen adina izatea.

4. Gure egonezina adierazi nahi dugu; Osasun sailburuak emandako prentsaurrekoaren eta komunikabideen bidez izan genuelako hartutako erabakiaren berri. Euskal Herriko astialdi hezitzailea ordezkatzen dugun erakundeok ez genuen aldez aurretik horren inguruko informaziorik ez eta kontsultarik jaso. Badakigu Covid-19aren pandemiarekin lotuta hartu beharreko osasun-erabakiak konplexuak eta presazkoak direla, baina erakundeek, eragile hezitzaileek eta familiek erabaki horiek komunikabideen bidez jaso izanak ziurgabetasuna eta beldurra handitzen ditu. Astialdiko heziketako erakunde ordezkariei aldez aurretik informazioa ematea komenigarria izango litzatekeela uste dugu. Emandako gomendioak ondorioak ekarriko ditu erakundeen antolaketan, ekonomian eta lan arloan.

5. Euskal gizartea, administrazio publikoetako eragile politikoak eta teknikoak, eta gizarte-eragileak haurren eta nerabeen eskubideetan Covid-19ak gaur egun duen eta etorkizunean izango duen inpaktuaren inguruan gogoeta egitera gonbidatu nahi ditugu.

Berehala behar ditugu herritar gazteenen garapen integrala mugatzen ari den haur eta nerabeen eskubideen urraketari erantzuna emango dioten neurri eta ekintza berriak. Kezkatu egiten gaitu ixte proposamenak ekar ditzakeen ondorioak eta irailean zein 2020-21 ikasturtean jarduerak abian jartzeko garaian horrek gizarte-heziketako jardueretan eta eskoletako prestakuntza-ekintzetan izan ditzakeen eraginak.

Eskerrak eman nahi dizkiegu familiei proiektuetan izan duten inplikazioa eta konfiantzagatik. Gainera, laguntza eman diguten administrazio publikoei gure esker ona adierazi nahi diegu. Euskal Herriko hirugarren sektore sozialeko erakundeek gertu-gertutik eman diguten laguntza ere eskertu nahi dugu.

ASTIALDI SAREA osatzen dugun erakundeok astialdi hezitzaileko jarduerak, Udalekuak, behinbehinekoz ixteko gomendioa jaso dugu eta erantzukizunez jokatuko dugu. ASTIALDI SAREA osatzen dugunok komunitateko balioak eta honako hauek oinarri dituen gizartea eraikitzen, defendatzen eta eskatzen jarraitzen dugu: gizarte-eraldaketa, gobernantza parte-hartzailea, komunitate hezitzaileak, politika eta zerbitzu sozial eta hezitzaileak, astialdi hezitzailea, haurtzaroa, nerabezaroa, gazteria eta familia.

Partekatu!