Gasteiz, giza eskubideetan eta planetaren babesean oinarritutako elikaduraren alde

  • SETEMek eta Zentzuz Sareak zenbait jarduera proposatuko dituzte maiatzean, Bidezko Merkataritzaren Mundu Eguna dela medio

Elikadura jasangarria eta bidezko merkataritza Vitoria-Gasteizen izango dira maiatzean, aurrez aurre zein linean egingo diren zenbait jardueraren bitartez. Bidezko Merkataritzaren Mundu Egunaren ospakizuna izango da maiatzaren 8an. Jarduerak haren ingurukoak izango dira eta SETEMek zein Zentzuz Sareak antolatuko dituzte, Vitoria-Gasteizko Udalaren lankidetza-zerbitzuaren laguntzaz.

Hala, maiatzaren 5ean eta 15ean izango dira jarduerak. Izena eman daiteke jadanik Factoria de Valores web orrialdean, SETEMen prestakuntza-programan. Bertan kontsultatu ahal dira programa, datak eta hizlariak. Linean egingo da lineako txokolate dastatzea 5 zentzumenekin, non parte-hartzaileek bidezko merkataritzako hiru txokolate mota dastatu ahalko dituen. Horrez gain, Ekuadorren kakaoa ekoizten duen elkarte baten eskutik, kalitatezko kakaoa planeta eta pertsonak errespetatuz nola ekoitzi ikusi ahalko dute.

Youtube-ko kanalaren bidez zuzeneko emanaldia egingo dute «Zaindu jaten duguna: alternatiba jasangarriak Vitoria-Gasteizen» topaketa aurkezteko. Haren bitartez, bat egingo dute Vitoria-Gasteizko zenbait alternatibak, elikagaiak modu arduratsuan eta jasangarrian kontsumitzea bultzatzen dutenak. Hauek parte hartuko dute: BioAlai kontsumo ekologikoaren elkarteak; Saski Barazki Bionekazaritzarekin lotutako toki-produktu ekologikoen saskiek, Beganbai jatetxe begano eta ekologikoak eta Eraman zama-bizikleten bidezko banaketa-kooperatibak. Maiatzaren 12an izango da, 19:00etan.

Carro de Combate ikerkuntza-kazetaritzako kolektiboak beste ikuspegi bat emango du «Jatea ekintza politikoa da: nekazaritzako elikagaien sistema pandemia-garaietan» ikastaroan, aurrez aurre egingo dena Simone de Beauvoir elkarteen etxean maiatzaren 14an eta 15ean. Elkargo horren bidez multinazional handien esku dagoen nekazaritzako elikagaien sistemaren inpaktuak ezagutu eta salatu ahalko ditugu. Sistema horrek deforestazioa, gaixotasun berriak agertzea, klima-aldaketa eta elikagai urriko dietan ardaztutako osasun-arazoak sustatzen ditu. Sistema horrek covid-19 pandemiarekin duen lotura aztertuko da eta elikadura-subiranotasunari buruzko alternatibez arituko dira.

Maiatzaren 8a, Bidezko Merkataritzaren Mundu Eguna

Maiatzaren 8an ospatuko den Bidezko Merkataritzaren Mundu Eguna dela medio, bidezko merkataritzako nazioarteko mugimenduak eta Estatuko 220 elkartek ordezkari politikoei eta tokiko, eskualdeko zein nazioarteko instituzioei eskatzen diete Covid osteko aroan ekonomiaren eta merkataritzaren susperraldian giza eskubideak nahiz planetaren babesa lehenets daitezen, eta bidezko merkataritzaren eta ekonomia solidarioaren balioetan oinarritzea ere bai. Horretarako, une honetan, kolektiboei eta entitateei proposatzen zaie «Berreraiki dezagun justiziaz» adierazpenarekin bat egin dezaten.

Partekatu!