“Kaleak gureak dira” ekainaren 11an, Kalean Ehuntzeko Munduko Egunean

Hurrengo ekainaren 11an, Kalean Ehuntzeko Munduko Egunean, 20 erakunde baino gehiagok Euskadiko 7 puntutan, kalearen konkista aldarrikatzen dute hurrengo leloaren bitartez: “Kaleak gureak dira”

Honako hauek dira  aldarrikapen eta jai ekitaldi honen helburuak:

  • Ehuntzearen artea aldarrikapen feministarako tresnan bihurtzea “Kaleak gureak dira” leloaren bitartez.
  • Eremu publikora ateratzea emakumeei eta eremu  pribatuari lotuta egoteagatik  beren balioa kendu zaien  diziplinak.
  • Auzoa eraikitzeko eta  ehuntzeko hurbiltasuneko  harreman afektiboei balioa ematea, era kolektiboan eraiki eta ehuntzeko asmoz.
  • Lanen atzean dagoen jakinduria eta savoir faire guztia ikusaraztea, eta gure  arbasoek itzalean egindako lanaren balio kalkulaezina ohoratzea. 

Mugimendu hau Pasaian jaio  zen 2021an, bi lagunen arteko  bertako ekimen baten modura:  Lalocadelacasa-ko Oihana  Merino eta Adinkide GKE-ko  Blanca Caballero. Ideia honek  forma hartu zuen Matazak  Indarkeria Sexistaren Kontra proiektuko Isabel Oterorekin  harremanetan jarri zirenean eta talde eragilea sortzeko elkartasuna sortu zenean.

Aurten, Gipuzkoako Foru  Aldundiaren babesarekin,  “Indarkeria Sexistaren Aurkako Mataxak” elkartetik  #puntuetakitto mugimendua  indartu nahi izan dute, eta aldi  berean, aurrerapauso bat eman, ehunketa aldarrikapen feministarako baliabide batean  bihurtuz.

Partekatu!