REAS Euskadi-k ekonomia eraldatzeko materialak argitaratu ditu

  • Plataformak, ekonomia alternatibo eta solidarioaren inguruan lan egiten duena, bi dokumentu eskaintzen ditu: edukien gida bat eta proposamen didaktiko bat 
  • Hezkuntza-eremuan -formala eta ez formala- lan egiten duten pertsona eta kolektiboei dago zuzenduta 

REAS Euskadi-k ekonomia alternatibo eta solidarioaren inguruko material didaktikoa argitaratu du nahi duenaren eskura. Guztira, bi dokumentu dira, formatu fisikoan eskatu daitezkeenak edo online deskargatu: edukien gida bat eta proposamen didaktiko bat.

Edukietan, REAS Euskadi ekonomia jorratzen du, hasieratik -hitzaren esanahi grekoa edo Adam Smith-en kapotalismoa- dirua erabiltzen ez duten eta komunitatearen zerbitzura dauden ekonomietara arte. Proposamen didaktikoa 11 jarduera eskaintzen ditu gai guzti horiek adin ezberdinekin lantzeko.

Sarearen helburua kapitalismoatik aldenduta dagoen ekonomia sustatzea da, bidezkoa eta arduratsua, adin txikietatik sustatzen dena balio sozial bat bezala. Materialak hezkuntza-eremuan -formala eta ez formala- lan egiten duten pertsona eta kolektiboei dago zuzenduta.

Partekatu!