UNESCO etxeak gazteentzako prestakuntza-bekak eskaintzen ditu Urdaibaiko Biosfera Erreserban

UNESCO Etxeak, Natura Ondare eta Klima Aldaketa Zuzendaritzaren laguntzaz, seigarren urtez jarraian ordaindutako 2 prestakuntza-beka eskaintzen ditu Urdaibaiko Biosfera Erreserban praktikak egin eta prestakuntza jasotzeko.

Beka hauen helburua Urdaibairekin lotura duten bi gazteei esperientzia praktiko eta hezigarri  bat eskaintzea garapen iraunkorrari dagokionez da. Baita Urdaibaiko Biosfera Erreserbaren eta UNESCOren MAB Programaren kudeaketari eta funtzionamenduari dagokionez ere.

Beka honen luzapena 8 hilabete dira non erreserbako zerbitzuaren proiektuetan parte hartuko da eta han jorratzen diren jardueretan parte hartuko da. Bukatzerakoan esperientzia txosten batean bildu eta entregatu beharko da.

Eskaera apirilaren 4ra arte bidal daiteke korreo elektronikoz “Urdaibai beka” gaiarekin. Mezuan curriculum vitaea, motibazio gutuna, Urdaibaiko Biosfera Erreserbarekin lotura bat ziurtatzen duen dokumenturen bat, hautaketa-irizpideetan adierazitakoa betetzen dela ziurtatzeko. Gainera, langabezian egonez gero, egoera horren egiaztagiria ere atxikitu beharko da.

Zer sartzen da bekan?

  • 8 hilabeteko prestakuntza praktikorako egonaldia (2022ko maiatzaren 1etik abenduaren 31ra) lanaldi erdira; gunea Urdaibai Biosfera Erreserbarako Zerbitzuan izango da (Ekoetxea – Busturia).
  • Prestakuntza-plana.
  • Ordainsari gordina: 500€/hilabete.

Hautaketa-irizpideak:

  • 18 eta 30 urte artean izatea (adin-tarte hori beka hasten den egunean izan behar da, hau da, maiatzaren 1ean).
  • Garapen iraunkorreko esparruetan prestakuntza edo esperientzia izatea: turismoa, ingurumena, azpiegiturak….
  • Ahal izanez gero, Urdaibaiko Biosfera Erreserbarekin lotura bat izatea (bizilekua, lana, ikasketak, ikerketa, edo Urdaibaiko elkarteren bateko kide izatea).
  • Euskara-maila eta ingeles-maila altuak izatea.
  • Motibazioa eta komunikatzeko gaitasuna izatea.
  • Lehentasuna emango zaie langabezian daudenei.

 

Partekatu!