Ekainaren 13ko Goitiforoan izena emateko azken astea

  • Ekitaldia ‘Rol eta jarrera matxisten agerraldia haurtzaroan: nola identifikatu eta ekin familia-, eskola- eta astialdi-eremuetatik’ eta primerako bi hizlariek hartuko dute parte 
  • Izen-ematea doakoa da eta epea ekainaren 8ra arte egongo da irekita 

COVID-19k eragindako egoerak ekainaren 13an izango zen Goitiforoa era presentzialean ospatzea eragotzi du. Hala ere, jardunaldiak data mantenduko du eta online izango da. ‘Rol eta jarrera matxisten agerraldia haurtzaroan: nola identifikatu eta ekin familia-, eskola- eta astialdi-eremuetatik’ izenpean, topaketak familia, irakasle eta begiralei haurtzaroatik sortzen den matxismoari aurre egiteko baliabideak eskaini nahi die.

Horretarako, Goitiforoa primerako bi hitzaldiz osatuta egongo da: Mª Ángeles Espinosa (Universidad Autónoma de Madrid) eta Berta Aznar (Bartzelonako Universidad Blanquerna-Ramon Llull), Garapen Psikologian doktoreak, umeen sozializatze eremuetatik eta hezkuntzatik jorratuko dute gaia.

Izena-ematea doakoa da eta epea zabalik egongo da ekainaren 8a arte. Jardunaldia, ekainaren 13an izango dena, 10etatik 12etara Goitibera Aldizkariaren YouTube kanalean, gainera, Araitz Peña Kilima Moreak blog feministaren egilearen eskutik egongo da moderatuta. Batez ere, familia, begirale eta irakasleei egongo da zuzenduta, umeen heziketan parte hartzen duten hiru esparruak.

Haurtzaroan sortzen diren rol eta jarrera matxistei aurre egiteko baliabideak eskaintzearen helburuarekin, Goitiberak formulario bat bidaliko die parte-hartzailei jardunaldia amaitutakoan. Horretan parte-hartzaileek bizitako esperientziak jaso nahi dira, beste hainbat egoerekin batera, gero Goitiberan hiru esparruei komunak eta erabilgarriak diren lan-ardatzak argitaratzeko.

Egitaraua

  • 10h: ongi-etorria, sarrera eta lehenengo hitzaldiaren aurkezpena Araitz Peña moderatzailearen eskutik
  • 10:15h: Mª Ángeles Espinosa doktorearen hitzaldia, ‘Genero-estereotipoen eraikuntza: haurtzaroako sozializatze-testuinguruak’
  • 11h: bigarren hitzaldiaren aurkezpena moderatzailearen eskutik eta Berta Aznar doktorearen hitzaldia: ‘Genero-estereotipoen eraikuntza: hezkuntza’
  • 11:45h: itxiera eta galdera-txanda

Izena eman

Partekatu!