Jolas-jolas: Geocaching

Castellano >>

Ziur honi buruz zerbait entzun duzula, edo inoiz objektuen bila aritu zarela… Baina oraindik ez baduzu ezagutzen, edo zure umeekin oraindik ez baduzu erabili, hona hemen esploratzaileentzat eta hezitzaileentzat pentsatutako app-a!

Geocaching goi teknologia darabilen jolasa da; altxorraren bila eguneratua, alegia! GPS izanda eta abentura gustukoa izanik zeuretzako egokia den jolasa duzu! Naturan ezkutatuta dauden edukiontziak topatzea da bere xede nagusia, “geocachés”-ak deitzen direnak, gero komunitatean partekatzeko aukera izanda ere. Edonork erabil ditzake koordenatuak “Geocaching.com” web gunea edota bere aplikazioa erabiliz.

Aire zabaleko kirolak eta teknologia uztartzen dituelarik, leku berri eta hurbilak beste era batez esploratzeko era aparta dela esan dezakegu, zalantza izpirik gabe.  Zeure adarrekin egiten duzun mendi txangoetan, txirrindula irteeretan, kanpaketetan, … egin ezazu geocaching eta ikusiko duzu zeinen dibertigarria eta probetxuzkoa den! Mundu osoan zehar daude ezkutaturik geocacheak, Antartikatik, Hego Amerikara. Edozein tokitan egon daitezke;  auzoko parke batean, farola baten azpian, harri pusken tartean, laku baten hondoan, bidezidor batean … Edonork parte har dezake jolas honetan, bakarkako pertsonek, familiek, ikasleek, jubilatuek, kraalek, adarrek, taldeek, … ez galdu aukera eta ekin!

Jakin beharrekoak

Irten aurretik, GPS-a  erabiltzen jakin behar da, edota mugikorrekoa maneiatzen ezagutu.  Eremu bateko pistak aukeratu zeure helburuekiko bat datozenak (1/1 errazena da eta 5/5 zailena). Ez ahaztu pistak ondo irakurtzen eta jokoaren deskribapena ondo ulertzea funtsezkoa da ere.

Maparen bat edo beste eroatea ona da, orientazioa hobeto lantzeko eta horretan trebatzen laguntzeko. Ura, janaria eta beharrezko arropak erabiltzea halabeharrezkoa da, baita nora zoazen norbaiti esatea. Bidean zaudela, ziurtatu zeure burua bidean; orientazioa da froga hauetan parterik garrantzitsuenetakoa!

Geocache-aren 16 metrotara zaudenean, erabili begiak zure aparatuaren ordez. Gogoratu beti daudela begi bistan, inoiz ez lurperaturik; halere, askotan oso ondo daude kamuflaturik. Ingurugiroan egiten dela aurretiaz esan dugu, ezin dugu hori ahaztu, beraz, natura zaindu ezazu eta ez utzi zaborrik barreiatuta. Behin altxorra topaturik, sinatu ezazu libretatxoan eta laga ezazu aurkitutako moduan ezkutaturik, zegoen moduan.

Arauak

Arau bakanak ditu jolas mota honek, zentzua erabiliz beteko ditugunak. Caché-tik zerbait hartuz gero, utzi bere balio berdina edo gehiago daukan edozer, sinatu ezazu libretatxoan eta partekatu esperientzia onak besteekin, araudi lokalak errespetatu, ez utzi kutxetan janaririk, labanik, drogarik edota artikulu arriskutsurik eta ondo pasa!

Geocache motak

Mota desberdinetako Cache-ak daude:

  • Tradizionala (kutxa koordenatuetan dago)
  • Multi (Fitxako lehen koordenatuek pista joko batera bultzatzen gaituzte, zeinean aurreko pistak erabiliz lortuko dugu helmugara iristea)
  • Puzzle (pisten ostea, bakoitzetik lortutako piezak lotuz lortuko dugu koordenatu finaletara iristea)
  • Wherigo (bideo joko birtuala eremuan zehar, aplikazioan beste programa gehituz)
  • Earthcache (Hezitzaileak dira inguruko flora eta geologiari buruz non kutxarik ez dagoen, baizik eta amaierako galdera batzuk erantzun behar ditugun)
  • Evento (erabiltzaileen topaketak dira tokiak eta esperientziak partekatzeko erabiltzen direnak)
  • Cito (beste topaketa mota da, bere helburua leku bat garbitzea dena).

Hezitzaileentzako onurak

Iparrorratza erabiltzeko aukera ematen digu, mapak irakurtzen ikasteko beste pizgarria da eta aldi berean teknologia berriak era onean uztartzeko klabeak ematen dizkigu. Dena jolas bat dela medio! Kokapen espaziala landu egiten da, baita ikusmena eta kalkulua ere.

Kooperazioa lantzen dugu; pistak direla eta talde lana sustatzen du helmugetara iristeko. Naturarekiko gustu eta errespetua ere lantzen da berton. Gaineratu beharra dago, gure taldeen edozein jarduerari balioa gehitzen diola, era erraz batean; jadanik prest daudenez guk ez dugu denbora inbertitu behar holakoa prestatzen; aurretiaz ondo irakurtzearekin eta lekua ezagutzearekin nahikoa da! Mugikortasuna ere ematen digu, jarduera dinamikoak sustatuz eta nagitasuna albo batera utziz.

Beraz, ez dago aspertzeko aitzakiarik! Hartu sakelakoa, jantzi botak eta abiatu zaitez abentura bila!

Partekatu!