Astialdi Sareak genero berdinasunarekiko konpromezuak aurkeztu ditu astialdi heziketarako

Euskera >>

Emakumeen eta gizonen berdintasuna printzipio juridikoa, etikoa eta politiko unibertsala da. Astialdi Sareko eragile hezitzaileak, berdintasunarekiko 10 konpromisoak barretsi nahi dituzte. Konpromezuak honakoak dira:

1. HEZKIDETZA
Haurren, nerabeen, gazteen eta familien konpetentzietan. Balioetan heztea eta esperimentatzea gizonek eta emakumeek kokapen eta baldintza berdinak izan ditzaten. Tratu-, aukera-, askatasun-eta justizia- berdintasuna, aniztasuna sexua, generoa, etnia, erlijio, funtzionalitate eta abarren arabera aitortuta, genero-estereotipoak, bereizkeria, trabak eta indarkeria matxista errotik kentzeko. Hezkuntza aldaketarako eta gizarte-eraldaketarako tresna nagusia da. Giza-balioak koherentziaz bizitzeko.

2. AHALDUNTZEA
Erabakiak hartzeko prozesuetan eta botererako sarbidean adin guztietako emakumeen parte-hartzea handitzeko: hezkuntza arloko aisialdiko erakundeetako gobernu-organoak, proiektuak, ekimenak eta jarduerak.

3. ALDATZEA
Hezkuntza-eragileek dituzten jarrera matxistetatik berdintasunean oinarritutako eta bizitza eta zaintza erdigunean izango dituzten praktiketara. Eredu matxistek bereizkeria indartzen dute eta ezbaian jarri zein berrikusi egin behar dira.

4.SENTSIBILIZATZEA
Komunitateetan, auzoetan eta udalerrietan bizilagunak, eragileak, erakundeak, arduradun teknikoak eta politikoak, berdintasun-gizartea eraikitzen duten baloreetan kontzientziatzea; anitza eta demokratikoa eta bizitza erdigunean kokatzen duen gizarte-balioetan.

5. LANKIDETZAN ARITZEA
Erakundeekin, planekin, programekin eta berdintasuna osatzen duten hurbileko proiektuekin, txertatutako komunitate hezitzaileen aldeko apustua eginez.

6 .SALATZEA
Gure proiektuak eta erakundeak kokatzen diren komunitateetan gertatzen diren sexu edota generoagatiko bereizkeria-egoerak eta indarkeria matxistak.

7. LAGUNTZEA ETA BABESTEA
Bereizkeria edo indarkeria matxista jasaten duten adin guztietako emakumeei, horretarako inguruko baliabideak ezagutarazi.  Indarkeria horren adingabeko biktimak ere aintzat hartzea garrantzitsua da.

8. DEFENDATZEA
Emakumeen eskubide ekonomikoak, sozialak eta kulturalak planetako txoko guztietan eta, bereziki, aisialdiko eremuetarako eta hezkuntzarekin lotutako astialdirako sarbidea.

9. ERAIKITZEA
Astialdi hezitzaileko erakunde bakoitzean hezkuntza arloko eta esku-hartze sozialeko, kulturaleko, hezitzaileko eta feminista izango den proiektu-eredu bat, emakumeen eta gizonen berdintasunarekin bat etorriko dena. Irizpidea, koherentzia- eta identitate-ukitua emanda aztertu, kokatu, inplikatu eta konprometituko da.

10. BERRIKUSTEA
Modu iraunkorrean, genero- eta sekzio arteko ikuspegitik hezkuntza arloko, antolaketako eta erlazionalak diren praktika guztiak. Konpromiso horiek zintzotasunez eta irmoki indartzeko, jarduera guztiak berrikusi eta ebaluatzea, praktika horiek modu kritiko eta eraikitzailean zalantzan jarri.

Partekatu!