BUM Sariak martxan jarri dira gazteen kezkak eta gizartea aldatzeko ideiak saritzeko

Global Shapers Bilbao eta Bizkaiko Foru Aldunriak Bizkaia United Minds (BUM) sariak martxan jarri dituzte. Hauen helburua Bizkaiko gazteriarik kezkatsuena eta konprometituena aurkitzea, ezagutzea eta saritzea da.

16 eta 30 urte bitarte dauzkaten bizkaitarrei zuzendua da eta parte hartzeko hiru minutu gehienez daukan bideo bat egin behar da. Horretarako proposatzen diren bost arloetako bat aukeratu behar da eta horren inguruan dauden kezkak, proiektuak edo ideiak isladatu.

Proposatzen diren arloak Osasuna, Kirola, Elikadura, Ongizatea eta Osasun mentala dira eta kategoria bakoitzak 3.000 euroko saria du. Gainera, gazteriaren Europako Urtea denez, sari gehigarri bat emango zaio publikoak gehien bozkatutako ideia/proiektu/ibilbideari.

Hautagaitzak 2020ko irailaren 12tik urriaren 31ra jasoko dira eta finalisten hautaketa azaroaren 1etik 13ra izango da. Gazte Batzordeak kategoria bakoitzeko 3 finalista aukeraturko ditu eta, azkenik, azaroaren 14tik 30era herri-bozketa irekiko da. Hauen eta epaimahai aditu batekin batera, kategoria bakoitzeko irabazlea zehaztuko da.

Irabazleak abenduaren 1ean aurkeztuko dira BUM Sarien gala batean non parte-hartzaileak, lagunak, familiak eta enpresa desberdinak egongo diren.

Partekatu!