Defendatzaileen jazarpenaren aurkako ‘Babesleak’ ipuin ilustratua errealitate bihurtu da

  • Proiektuak finantzaketa kolektiboko plataforma batean ia 9.500 euro bildu zituen 40 egunetan, hau da, 350 liburu baino gehiago gaztelaniaz eta euskaraz.

Gaur egun, bederatzi emakume feministak bultzatutako proiektu kolektiboa errealitatea da. Lagun arteko amets bat bezala jaio zena, pixkanaka gauzatuz joan zen; irudiak zein hitzak argitalpen batean bihurtu arte: BABESLEAK ipuina hain zuzen. Kolorez jantzitako 40 orrialde baino gehiagoko liburuxka da. Orrialde hauetan zehar, jatorrizko herriek eta, bereziki, lurraldearen emakume defendatzaileek aurre egiten dioten jazarpenaren berri ematen du.

Argitalpen honek «interes ekonomiko transnazionalen mehatxupean bizi diren emakumeak ikusarazi nahi ditu, beren lurrak espoliatu eta ihes egitera behartzen baitituzte». Babesten dituztenak eta bizitza erdian jartzen dutenak babesteko, nazioarteko segurtasun eta kontzientzia kolektiborako sare bat ehundu nahi dute kolektibotik, bizirik, osasuntsu eta aske egoten lagunduko diena, bai eta beren lurraldeetan harmonian bizitzen eta nahi izanez gero bakarrik mugitzen ere.

Beharrezko fondoak lortzeko «finantzaketa kolektiboa erabili» zuten Crowdfunding arrakastatsu batekin. Gutxieneko kopurua lehenengo bost egunetan lortuz gain, iraun zuen 40etan ia 9.400 euro lortu ziren 34 ekarpen baino gehiagorekin. Azken batean, 350 liburu baino gehiago saldu dira, euskaraz zein gaztelaniaz. Gainera, ekarpenei esker, 50 kopia inprimatu dira k ‘iche’ ean.

Orain, ipuinak esku artean gaudela, bi helburu dituen bira bat hasiko dute: batetik, giza eskubideen defendatzaile askok bizi duten egoera ezagutaraztea eta sentsibilizatzea, eta, bestetik, dirua biltzen jarraitzea, funtsak emakume gehiagorengana luzaroago irits daitezen.

Oraingoz, murrizketak direla eta, lehenengo bi aurkezpen egingo dituzte, Bilbon. Martxoak 31n, 19:00etan Louise Michel Liburuak liburudendan, eta apirilaren 1ean, Harilka Elkartean, 18:30ean. Bi ekitaldietan Lolita Chavez, ‘Babesle’ taldeko ordezkaria, eta Andrea Conde, ilustratzailea, izango dira. BABESLEAK «ipuin bat baino askoz gehiago da, adimenak eraldatzeko eta bihotzak sentsibilizatzeko tresna bat da, eta horren bidez jende gehiago inplikatu nahi dugu amesten dugun beste mundu posible hori eraikitzeko», adierazten dute kolektibotik.

 

Iniciativa Mesoamericana de Defensoras erakundearen txostenaren arabera, 2017 eta 2018 urteetan zehar, Erdialdeko Amerikan euren lurra babesten duten 65 emakume defendatzaile hil zituzten. 2010tik aurrera, 156 hildako zenbatu dituzte; hortaz, indarkeriaren hazkundea sekulakoa da. Bi urte horietan, 27k erailketa saiakerak jasan zituzten, eta beste 3.305ek erasoak. Horietako bat Lolita Chavez Guatemalako defendatzaile maya k’iche izan zen. Zur-industriaren aurkako borrokan ziharduela, zenbait erailketa pairatu zituen, eta ondorioz, ihes egin behar izan zuen. Giza Eskubideen Ellacuria Saria jaso, baita Europar Parlamentuak ematen duen Sajarov sariaren finalista ere izan zuena, Europan egon zen.

Partekatu!