Euskadik ‘Asteklima’ Klima eta Energiaren Astea ospatuko du irailaren 24tik urriaren 3ra
Irailaren 24tik urriaren 3ra, ‘Asteklima’ Euskadiko Klimaren eta Energiaren Astearen bigarren edizioa egingo da. Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak sustatzen du ekimen hori, EEE eta Ihobe erakunde publikoen bidez, herritarrak ezinbesteko trantsizio energetiko eta klimatikoari buruz kontzientziatu eta mobilizatzeko.
Aste honen helburua, besteak beste, klima-aldaketa herritarren agendan jartzeko eta kontzientziatzeko, bai eta herritarrak beren eguneroko ohituretan jarduera zehatzekiko konpromiso pertsonalerantz bultzatzeko da.
Pasa den edizioan ehun jarduera inguru antolatu ziren 49 udalerrietan zehar eta oraingoan, ekintzen apustua handiagoa izango da. Aktibitateen programazioa asteklimaren webgunean ikus daiteke, baita parte hartzeko modu desberdinak zein aurreko edizioetako informazioa.
Tokiko erakundeentzako diru-laguntzak
Jarduerak sustatzeko, Ihobe sozietate publikoak 50.000 euro bideratuko ditu Euskadiko udal eta toki-erakunde publikoetara, beren udalerrietan herritarrak sentsibilizatzeko ekintzak gauzatu ditzaten.
Udal eta toki-erakundeetarako laguntzen deialdi horren bidez, ekimen ugari lagunduko dira diruz, hala nola hitzaldiak, jardunaldiak, tailerrak, erakusketak, ipuin-kontaketak, zinema, antzerkia, bideo- edo argazki-lehiaketak, bisita gidatuak edo ate irekien jardunaldiak. Euskadiko udal, eskualde-bulego, mankomunitate, kuadrilla eta garapen-agentzia guztiek jaso ahal izango dituzte laguntza horiek. Dirulaguntza jasotzeko aukera izango dute soilik 2021eko irailaren 24aren ondoren hasi eta 2021eko urriaren 3an amaituko diren ekintzak.
Informazio guztia Ihoberen webgunean dago eskuragai.