Euskaraldia martxan da: ‘Hitzez egiteko garaia’ abenduaren 2ra arte

Euskaraldia euskara ulertzen duten hiztunen arteko ahozko hizkuntza-ohiturak aldatzeko ariketa sozial masiboa da, gizartearen gune guztietara zabaldua eta denborari dagokionez mugatua.

Urte honetan azaroaren 18an hasten da eta hamabost egunetan zehar, hau da, abenduaren 2ra arte proposaturiko ariketa da. Helburuen artean, euskara praktikak hedatzea da, hiztunen ohituretan eragiten. Gainera, entitateek hizkuntza ohitura aldaketan babes neurriak hartzea lortzea bilatzen da, besteak beste.

Parte hartzerakoan ‘Ahobizi’ edo ‘Belarriprest’ rola hartu daiteke euskaraz mintzatzeko gaitasunarekin. Baita arigunetan parte hartu daiteke. Bertan, euskaraz hitz egiteko aukera bermatzen da uneoro, izan entitate barruan edo izan entitateak herritarrekin duen harremanean.

Gainera Euskaraldiaren web orrian proposamen didaktikoak bermatzen dira adin ezberdineko gazteekin euskera lantzeko-

Partekatu!