«Feminismoak nire bizitza aldatu du» ekitaldi berriak emakumee erreferenteekin esperientziak elkarbanatzeko aukera sortzen du

Maiatzaren 15ean «Feminismoak nire bizitza aldatu du» kongresua helduko da Bilbora. Kongresu horren helburua feminismora hurbiltzea da, munduan bizitzeko modu bakarra baita.

Ekitaldian, musika, literatura, antzerkia, pintura, enpresa-mundua, kirola eta osasun mentala bezalako esparruetako 12 emakumezko erreferentek hartuko dute parte, besteak beste. Espazio atipiko bat sortzen saiatuko gara, non lekukotzak jarduera artistiko desberdinekin ureztatuta egongo diren, bizipen-esperientzia paregabea izan daitezen.

Hori gauzatzeko, agenda feministaren erronkak hartu dira kontuan: zaintza eta erantzunkidetasuna, erreferenteak eta ikusgarritasuna, hezkuntza sexual-afektiboa, osasun mentala eta gizonak eta berdintasuna. Jardunaldian zehar egingo den mahai-inguruaren ardatzak izango dira.

Ekitaldia La Terminal, Bilbo, espazioan ospatuko da. Izen-ematea doakoa da lekua bete arte eta biltzarraren webgunean egin daiteke. Bertan, eguneko programa eta parte-hartzaileei buruzko informazio zehatza ere eskura daitezke.

Partekatu!