‘Gazteekin indarkeria sexista prebenitzeko estrategiak’ hezkuntza formalereko eta ez formalerako ikastaro berria

Gazteen Euskal Behatokiak  ikastaro berri bat antolatu du Bilbon eta Donostian indarkeria sexista prebenitzeko helburuarekin.

‘Gazteekin indarkeria sexista prebenitzeko estrategiak hezkuntzan‘ darama izen bezala eta hezitzaileei, kalehezitzaileei, gazteria teknikariei eta orokorrean gazteekin hezkuntza ez formalean lan egiten duten guztiei zuzenduta dago.

Martxoaren 16tik 31ra profesionalei indarkeria sexistaren prebentzio eta esku-hartzerako baliabideak eskaintzeko helburua burutuko da. Formakuntza Eider Goiburuk, psikologialaria soziala, sexu-hezitzaile eta berdintasun teknikariak emango du.

Ikastaroan parte-hartzea doakoa izango da eta aurrez izena eman behar da Gazte Aurkeraren web orrialdean ahalbideratuko duten formularioan otsailaren 16tik 25era.

Partekatu!