«Gure patua ehunduz», indarkeria sexistaren aurkako poesia eta ilustrazio liburu berria
Ekainaren 17an Indarkeria Sexistaren Aurkako Matazak mugimenduak «Gure patua ehunduz» poesía eta ilustrazio liburua aurkeztuko du.
Ekitaldia, 9 urtez elkarteak partekatu duen elkarlan «artibismo», ahizpatasuna eta feminismoa parketatu duten emakume guztiei eskerrak emateko gunea izango da.Gainera, balioa emango zaio pertsona horiek guztiek liburuan agertzen diren poemak, abestiak eta idatziak bildu izanari.
Liburuaren presentazioa Astigarragako Erribera Kulturgunean izango da 19:00etan. Aurkezlea, prologoaren idazle den Josune Muñoz-ek aurkeztuko du, eta solasaldian zehar Josefina Salido Crespok, Pilar Rodríguez Arroyok, Karen Rosentreter-ek eta Isabel Oterok parte hartuko dute.
Bestalde, ekainaren 18an, 10:00etan, “Mil agujas por la dignidad” mugimenduko Karen Rosentreter historiagile, ehunketa-aktibista txiletarra bordaketa tailer berezi bat garatuko du.