Hezkuntza ez-formalerako Ikasketa-Zerbitzu sariak martxan jarri dira

Euskera >>

Ikasketa Zerbitzu Espainiako Sareak eta Edebé Fundazioak, Formakuntza Profesionaleko eta Hezkuntzaren Ministerioaren laguntzarekin, “Ikasketa-Zerbitzu Sariak” antolatu dira, ume eta gazteen konpromezua eta gizartearen hobetzea saritzeko.

Bertan gazteek haien ezagutzak, trebetasunak eta baloreak komunitatearekiko zerbitzuren bat egitearen bitartez hobetzean oinarritzen diren ekintzak aztertu eta guztien artean 22 sari emango dira. Aurten, beste berrikuntzen artean entitateentzako bideratuta dagoen saria aurkeztuko da: hezkuntza ez-formaleko ikasketa zerbitzu saria.

Sarien konbokatoria apirilaren 5an zabaldu da, eta 2022ko irailaren 30ean itxiko da, bi kurtso akademikoetan egindako proiektuak aurkezteko: 2020-21 eta 2021-22. 2022ko baseetan aurki daitezke sari hauen definizioak, eta, gainera, bertan ikusi ahalko da proiektuak  zein kategoriaren barnean aurkeztu ahal diren.

Sarien banaketa Sevillan antolatuko den Ikasketa Zerbitzuaren Estatu mailako XV. topaketan izango da. Jaialdia abenduaren 16an ospatuko da online jarraitzeko aukerarekin.

Partekatu!