Ikerketa Metodologia Feministari buruzko VI. Jardunaldiak: Migrazioak, giza eskubideak eta intersekzionalitatea

Urriaren 20an eta 21ean, Bilbon (EHUko Ekonomia Fakultatean, Sarrikon), Ikerketa Metodologia Feministari buruzko VI. Jardunaldiak egingo dira, honako gai hauen inguruan: migrazioak, giza eskubideak eta intersekzionalitatea.

Tailerren, hitzaldien eta mahai-inguruen bidez, jardunaldiek gaur egungo migrazio-prozesuek proposatzen dituzten erronkak ulertzeko eta haiei -eskubideetan eta justizia sozialean oinarritutako proposamen kritikoekin- erantzuteko beharrezkoak diren ikerketa motak eta haiek burutzeko ezinbestekoak diren metodologien inguruan gogoeta sustatuko dute.

Jardunaldi horietan gutxienez 150 pertsonak hartuko dute parte. Hegoa – Nazioarteko Lankidetza eta Garapenari Buruzko Ikasketa Institutua (UPV/EHU) eta SIMReF–Seminario Interdisciplinar de Metodología de Investigación Feminista-ren artean antolatu dira, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren laguntzarekin.

Parte hartzeko jardunaldien web orrian egin daiteke eta prezioa 15€ pertsonako da.

Bizitza defendatzeko ikertzea

Jardunaldietan hizlari izango dira, besteak beste, Helena Maleno, giza eskubideen defendatzaile ezaguna; Cecilia Themme, gaur egun Espainiako Estatuan arrazakeriari buruzko ikerketa batean lanean ari dena, eta Florencia Brizuela, Seminario de Filosofía y Género de la Universidad de Barcelona-ko eta Red Jurídica Antirracista T.I.C.T.A.C-ko ikertzailea.

Ekitaldiak aldi berean egingo diren sei tailer izango ditu. Tailer hauetan laduko dira: estatistika eta teknika kuantitatiboak ikuspuntu feministatik, ikerketak sozializatzeko/itzultzeko metodologiak, ikerketa-ekintza-parte hartzailea eta herri hezkuntza feminista.

Partekatu!