Jolas eta ekin: hezkuntza eratzaldaileari buruzko esperientziak trukatzeko world-kafea

  • Serso Euskal Herria (Araba), Edex Centro de Recursos Comunitarios (Bizkaia) eta InteRed (Gipuzkoa) erakundeek partzuergoko kide egin duten «Jolas eta Ekin – Fase IV» proiektuak esperientziak trukatzeko World Cafe bat antolatu du abenduaren 11n

Hezkuntza ekintza eratzaldaileetan aurrera egiteko esperientzia trukea antolatu du abenduaren 11n «Jolas eta Ekin – Fase IV» proiektuak, Serso Euskal Herria (Araba), Edex Centro de Recursos Comunitarios (Bizkaia) eta InteRed (Gipuzkoa) erakundeek bultzatuta. 16:30etik 18:30era izango, Zoom plataforman, eta izena eman behar da parte hartu ahal izateko.

World-kafea online izango da eta hausnarketa eta esperientzia teoriko-praktikoen eta partekatzearen inguruan egituratu dute. Gizarte Eraldaketarako Hezkuntza eta Ikaskuntzaren eta Zerbitzu Solidarioaren metodologia aurrera eramatea da helburua: «Hezitzaile gisa sakontzeko eta hazten jarraitzeko interesa duten pertsonen arteko elkartrukerako eta hausnarketarako unea izatea nahi dugu, eta, aldi berean, gure garaiko erronka handiei aurre egitea, hala nola diskriminazioari, arrazakeriari, genero-desberdintasunari, pobreziari edo ingurumen-degradazioari, horiek guztiak Nazio Batuen Garapen Jasangarriko Helburuetan jasota baitaude», adierazi du patzuergoak.

Parte hartzaileak irakasleak, magisteritza eta pedagogia ikasleak eta irakasleak, berritzegune eta administrazioetako teknikariak, Gizarte Langileak eta Hezitzaileak, Aisialdi Eskolak, GKE-etako teknikariak, Guraso Elkarteak eta interesa daukan edonor parte hartu dezake.

Partekatu!