Jolasaren garrantzia eta metodología berriak ulertzeko aurrez aurreko ikastaroa
Gazteen Euskal Behatokiak kurtso berri bat aurkeztu du gazteak lagundu edo haiekin lan egiten duten pertsonentzat (erakunde edo elkarteetan, administrazio publikoetan, enpresetan, ikastetxeetan, boluntariotzan…). Ikastaroa jolasaren pedagogiaren inguruan izango da honen garrantzia azpimarratzeko eta jolas metodología berriak aztertzeko. Aurrez aurrekoa izango da apirilaren 14 eta 21ean Bilboko egoitzan. Izena emateko epea martxoaren 15ean hasiko da 21a arte eta 12 parte hartzaileetara mugatua da.
Prestakuntza saioan parte hartzen duten pertsonek jarrera, balioen barneratzea eta hezkuntza-xede anitzak lortzeko tresna ludiko edota jolas-baliabideak, baita esperientziak diseinatzeko metodologiak eta mekanismoak ere ikasiko dituzte. Horretaz gain, hainbat hezkuntza- eta enpresa-esparrutan erabiltzen ari diren jolasean oinarritutako azken hezkuntza-joera berritzaileak ezagutuko dituzte.
70, 20, 10 metodoa erabiliko da: aurrez-aurrekoa, parte-hartzailea, teorikoa eta praktikoa. Prestakuntza aurrez-aurrekoa izango da eta erakutsitako kontzeptuak modu naturalean barneratzeko parte hartzea sustatzen duen metodologia erabiliko da. Eduki teorikoez gain, landutako gaiei buruzko ikuspegi zabalagoa eskainiko duten kasu praktikoak azalduko dira. Era berean, adierazitako tekniken bitartez, modu sortzailean konpon daitezkeen arazoen planteamendu eta eztabaidarako tartea ere izango da. Materiala emango da, ikastaroa behin bukatuta, hura egin dutenek ikasitako kontzeptuak erabili eta praktikan jartzeko tresnak izan ditzaten.
Ikastaroak Covid-19rako neurri guztiak bermatuko ditu, guztiz doakoa eta irakaslea Raúl García Piñeiro, “Saco de Juegos”-en sortzailea eta esperientzia ludikoen diseinatzailea eta berrikuntza teknologikoan aholkularia, da.