Kazetaritza Feministari buruzko II. Kongresua abenduan ospatuko da

  • Online izango den topaketak Lucía Martínez Odriozola du izena, joan den abuztuan hil zen Pikara Magazineko aldizkariaren kazetari sortzailea
  • Negozio-ereduak, adierazpen askatasuna, kazetaritza antiarrazista edo autozentsura eta sare-sozialak dira mahai-inguru eta tailerretan jorratuko diren gaietako batzuk

Pikara Magazine aldizkariak Lucía Martínez Odriozola, joan den udan hil zen aldizkariaren sortzailea, izena daraman Kazetaritza Feministari buruzko II. Kongresua antolatu du. Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU) egindako irakasle lana eskertzeko eta omenaldi moduan kazetariaren izena eramateaz gain, inaugurazio-hitzaldiak Martínez Odriozolak hainbat erakunde profesionaletan edukitako zereginak berrikusi eta oroimentzeko balioko du.

Euskal Kazetarien Elkartearen lehendakari, Kazetarien Euskal Elkargoaren bultzatzaile eta dekano eta Espainiako Kazetarien Elkarteen Federazioko (FAPE) lehendakariorde izan zen kazetaria. Magis Iglesiasek, Martínez Odriozolarekin zuzendaritza-batzordea partekatu zuen FAPEko presidente ohiak, “Azkenengo arratsaldeak Lucíarekin” izeneko hitzaldiarekin emango dio hasiera kongresuari. Honetan, kazetari-erakundeen lan ikusezinari buruz hitz egingo du.

Pikara Magazine aldizkari feministak sustatutako kongresuaren bigarren edizioa online egingo da abenduaren 1ean, 2an eta 3an. Lehenengo mahai-inguruak negozio-ereduak jorratu eta ikuspegi feministak komunikabide baten iraunkortasunari zer ekarpen egin diezaiokeen galderari erantzuten saiatuko da. Honetan, Anna Celma Melero, La Directa; Patricia Reguero, El Salto; Magda Bandera, La Marea; eta Tamia Morales, Pikara Magazine parte hartuko dute.

Egun horretan bertan, arratsaldean, aldi-bereko bi tailer ospatuko dira: bat, Laia Serrak abokatuak emandako adierazpen askatasunaren mugei buruzkoa eta bestea, arrazakeriaren aurkako kazetaritzari buruzkoa, Lucía Mbomio kazetariak dinamizatua. Kongresuaren bigarren jardunaldiari hasiera emateko, Lucía Muñoz eta Andrea Momoitio kazetariek, Itxaso Martín antropologoarekin batera, klabe feministako kazetaritza-ikerketari buruzko mahai-inguru bat burutuko dute. Egun eta aldi berean, beste bi mahai-inguru daude aurreikusita. Alde batetik, Ana Reguera (Señora Milton), Emma Gascó, Ana Penyas eta Quan Zhou (Gazpacho Agridulce) ilustratzaileek parte hartuko duten prentsa feministarako ilustrazioari buruzko elkarrizketa bat. Beste aldetik, Florencia Goldsman kazetariak eta Marta Peinaro eta Martu Islas teknologian adituek parte hartuko duten komunikatzaile eta ekintzaile feministek jasaten dituzten ziberbiolentzei aurre egiteko zaintza digitalei buruzko topaketa bat.

Lucía Martínez Odriozola Kazetaritza Feministari buruzko II. Kongresuko eztabaidak abenduaren 3an amaituko dira, autozentsurari eta sare sozialei buruzko mahai-inguru batekin. June Fernández, Patricia Simón eta Nuria Alabao kazetariek sare-sozialetan agertzeak lana zailtzen duen aztertuko dute. Hilaren 3an, Bilboko Bira Kultura tabernan Viruta FM-k emango duen kontzertu presentzialarekin, kongresuan izena eman ez duten pertsonei ere irekita dagoena, amaiera emango diogu kazetaritza-hitzorduari. Kongresurako izen-emateak  webgunean egin daitezke eta kostua 9 eta 40 euro bitartekoa da. Ekitaldiarekin bat eginez, non lehenengo edizioa 2019ko urrian egin zen, Pikara Magazinek kazetaritza feministari buruzko monografiko bat argitaratu du.

Bertan, online saioetan eztabaidatutako zenbait gai jorratuko dira, hala nola kazetaritza-fakultateen zeregina edo iturriekiko harremana, eta online dendan eskuratu ahal izango da. Pikara Magazine aldizkari feministak, gainera, kongresuari lotutako bi jarduera presentzial antolatu ditu Bilbon. Azaroaren 30ean, San Frantziskoko Zentro Zibikoan, June Fernándezek Teresa Maldonado aktibista feminista elkarrizketatuko du bere liburu “Hablemos claro. Retórica y uso del lenguaje en el feminismo” argitaraketa dela eta. Gainera, abenduaren 4an, Arte Muhé-ren eskutik, hainbat diziplinatako sortzaileen arteko topaketa egingo da, Bira Kultura tabernan.

Partekatu!