‘Kontuan hartzen diren erosketak’ kanpainak kontsumo arduratsua bultzatzen du erosketa denboraldi masibo honetan

  • ‘Kontuan hartzen diren erosketak’ kanpainaren helburua tokiko eta hurbileko merkataritza zaindu eta babestea da, beste saltoki batzuk itxi beharrik ez izateko
  • Hiru erakusleiho artistiko, Askao kaleko 9an, Garcia Rivero kaleko 8an eta Astarloa kaleko 5ean itxitako establezimenduetan, baliagarri izango dira beste establezimendu batzuk ixtea saihesteko
  • Erakusleiho bakoitzak kodeak izango ditu, horiekin herritarrek deskontuak lortu ahal izango dituzte EUP plataforman, eta abenduaren 20tik urtarrilaren 6ra arte egongo dira ikusgai

Lehiakortasun Iraunkor edo Jasangarriaren aldeko apustuaren esparruan, BBK-k “Kontuan hartzen diren erosketak” sortu du eta horren helburua kontzientziatzea da, egiten dugun erosketa bakoitzarekin gura dugun gizartea aukeratzen ari garela agerian uztearen garrantziaz.

Kontsumorik handieneko urte-sasoia, Gabonak, gure inguruan gertatzen ari denari begiratzeko unea da, eta, batez ere, jasangarriak ez diren ereduen alde egiten jarraitzen badugu gerta daitekeenaz hausnartzekoa. Pertsona batek erosketa bat egitea erabakitzen duen bakoitzean, gura duen gizarte-eredua aukeratzen ari da.

Hemen eta tokiko saltokietan egiten badu, bere herrialdean kalitatezko enpleguak
sorrarazten eta kale, auzo, herri eta hirien bizitza egituratzen ari da.
Horregatik, BBK-k proiektu hau sortu du, eta bere ardatz nagusiak erakutsi gura du
hartzen dugun erosketa-erabaki bakoitzaz nahi dugun auzo-mota aukeratzen dugula.
Proiektu honekin, Bilboko eremu enblematikoetan itxitako 3 establezimenduren
esku-hartze artistikoaren bidez, beste batzuk ez ixtea lortu gura da. Irudikapen
artistikoak tokiko merkataritzaren funtsa eta jatorria adierazten ditu: hurbiltasuna,

berotasuna eta pertsonalizazioa, eta erakundeak uste du gizarte gisa, bai tokian-
tokian, bai mundu mailan, eredu horretarantz joan behar dugula.

Herritarren artean gai honen inguruko hausnarketa pizteko eta egun berezi hauetan
tokiko kontsumoa sustatzeko asmoz, Bilboko gune estrategikoetan (Askao kaleko
9an, García Rivero kaleko 8an eta Astarloa kaleko 5ean) kokatutako hiru
erakusleihoek ibilbide bat osatzen dute, eta Bilbon Gabonetan gune bisitatuenak

Partekatu!