Krisi ekosozialari aurre egiteko jardunaldiak habian jarriko dira Portugaleten
Azken krisia. Gure garaia! Ekotopaketak gai ekosozialez aritzeko hiru eguneko jardunaldiak dira, mundu guztiari irekiak. Irailaren 30etik urriaren 2ra ospatuko dira eta hauen gune nagusia Portugaleteko Sastraka espazioa izanen da.
Bertan, XXI. Menderako bi helburu nagusi landu egingo dira: krisi ekosoziala erdigunera ekartzea eta galdera estrategiko bati erantzutea.
- Krisi Ekosoziala erdigunera ekartzea (Azken Krisia): Akaso, giza historiako arazo handienaren kolkoan sartzen hasiak gara, krisi sistemiko batean. Baina, krisi hori ez da aurrekoak bezalakoa. Oraingoan, planetaren mugekin egin dugu topo: 2008an krisi ekonomikoa, 2020an pandemia, eta, aurten, gure basoak hausterre bilakaturik, loezina gauetan, gerra Europan, hornidura-kate apurtuak, ezegonkortasun ekonomiko-energetikoa, Melillan eraildakoak eta Bidasoan itotakoak, larre horiak Pirinioetan, prekarizazioa lantokian… Lotuta al daude? Titanika brankatik lehertzen hasi bada, mugikorrak itzali, burua altxatu eta isiltasun momentu bat behar dugu, gertatzen ari denaren tamainaz jabetzeko.
- Euskal ekologismoak tresna berria behar al du?: inoiz ez dira hainbeste arrazoi egon bizitzaren alde borrokan hasteko: dena dago eraldatzeke! Baina, olatu ekologista berria altxatzen hasi den garai hauetan, (H)EHan ez al dugu gehiago egiterik? Nola eman jauzi kuantitatibo eta kualitatibo bat? Tresna berria behar al dugu? Nolakoa? Horretaz eztabaidatzeko espazioa ere dira ekotopaketak. Batu olatu berde berriara!
Bi gaiak lantzeko anitz hitzaldi prestatu egin dira, dokumental zein asambladen artean, irudian ikus daiteeken bezala. Ekotopaketen web orrian dago eskuragai.
NOLA PARTE HARTU EKOTOPAKETAN
Jardunaldi hauen hitzaldiak dohakoak dira, borondatea uzteko aukerarekin. Antolaturiko otorduetarako prezio bat proposatuko egin da, ahalmen ekonomikoei erantzuten duena eta aldez aurretik ez da ezer ordaindu behar.
Parte hartzeko izena eman behar da Ekotopaketen web orrian.