‘Loa eta Laia’, euskara eta musika sustatzeko marrazki bizidun berriak

Euskera >>

‘Loa eta Laia’ 2 eta 7 urte bitarteko haurrentzako eta familientzat euskaraz sortutako marrazki bizidunez osatutako proposamena da. Josu Bergarak, publizista eta musikariak, sortu ditu alabekin batera ikusten zituen marrazki bizidunak ez zitzaizkion «eredugarriak» iruditzen.

Marrazi bizidun hauen egitasmoa musika eta euskara sustatzea dira. Protagonistak, bi neska musikari dira eta atal bakoitzean beste lagunekin batera biziko dituzte abentura desberdinak.

Bertan euskaraz arituko dira eta Euskal Herrira begira ohiturak transmititu, edukiak landu eta ekintzak proposatuko dituzte. Horrela adierazi du sortzaileen taldeak. Gainera, gizarte hobeago baten aldeko balore unibertsalak transmitituko dituzte, modu atsegin, didaktiko eta erabilgarri batean.

Kapitulu bakoitzak balio bat izango du oinarrian, eta abesti bana egingo dute propio. Musika estilo ugaritara joko dute, kanta «modernoak eta berritzaileak» egiteko: hala nola rocka, popa, folka, rapa, bluegrassa, reggaea edo jazza.

Hilean behin argitaratuko da telesaio berri hau eta proiektuaren webgunean eta YouTuben ikus daiteke jada lehenengo bi atalak.

Partekatu!